diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo

PLAZA DE GIPUZKOA

Perfila

15.02.12 - 02:13 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Sarri galdetzen didate ea zein den nire irakurle-perfila eta nik beti erantzuten dut nire perfila ni neu naizela. Alegia, nire-tzat idazten dudala, niri barrutik ateratzen zaidana, nik irakurri nahiko nukeena, nire galderen erantzuna aurkitu nahian ere idazten dudala. Zeren idaztea hori ere bada niretzat, terapia bat. Eta psikologoarengana joatea baino askoz merkeago ateratzen zait. Idazteak pentsarazi egiten dit eta hori gaur egun luxu bat da. Zer egingo nuke nik egoera horretan? Zein da nik gai horren inguruan dudan iritzia? Zergatik jokatzen du hark horrela? Zer pasako ote da haren burutik? Bada, horiek guztiak nire barruan sentitu eta horien inguruko hausnarketa egiten saiatzen naiz ordenagailu aurrean jartzen naizen bakoitzean. Horregatik, nahiago izaten dut nire barrura begiratu kanpotik zer espero duten kontuan izan baino.
Baina. Baina tarteka irakurle bat etortzen zait eta esaten dit asteazkenero nire zutabea dela irakurtzen duen estreinako gauza. Eta tarteka beste norbait gerturatzen zait esanaz irakurri zuela nire zutabea eta ados zegoela, edo ez zuela ulertu edo. Eta orduan, hutsik dagoen irakurlearen apal hori aurpegiz betetzen hasten da. Eta ezin dut saihestu idaztean, tarteka, irakurle hori ere kontuan izatea
Agian ona ere bada. Esan nahi dut, letren beste aldean norbait badagoela jakiteak adorea ematen duela. Eta feed back hori jasotzea, zure hitzak beste norbaiten ahotan entzutea, polita da.
Horregatik beharbada, nire irakurle-perfila aberasten ari da aspaldian, nire neure burutazioak ez ezik, beste hainbat eta hainbat pertsonenek ere osatzen dutelako.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.