diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Pirritx, Porrotx eta Marimotots Lazkaon izango dira Bonberenea txarangarekin

LAZKAO

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Lazkaon izango dira Bonberenea txarangarekin

Hilaren 25ean bi emanaldi eskainiko dituzte Areria kulturgunean

14.02.12 - 02:57 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Euskal Herriko pailazorik entzutetsuenak Lazkaon ere izango ditugu laster. Lazkaoko Gazte Asanbladak eta Ansoategi elkarteak antolaturik, datorren hilaren 25ean, larunbatarekin, Areria kulturguneko eszenatokian izango ditugu Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Ez dira bakarrik etorriko, gainera, beraiekin izango baita Bonberenea txaranga. Arratsaldeko 16:30ean plazatik abiatuta, Areria kulturgunera bidean herria girotuko dute guztiak lekarrekin. Ondoren, bi emanaldi eskainiko dituzte. Lehenengoa 17:00etan hasita eta bestea 18:30ean. Sarrerak Gerriko liburu dendan daude salgai 5 euroko prezioan.
Pasa den azaroan aurkeztu zuten Bonberenea txarangak eta Pirritx, Porrotx eta Marimototx pailazoek elkarlanean burutu duten diskoa, txarangaren hirugarrena. «Tolosako gaztetxeak eta Euskal Herriko pailazorik ospetsuenek 2002an hasitako bideak era natural batean eskatu du horrelako proiektu bati aurre egitea, eta disko honek ibilbide hori islatzen du», azaldu zuten aurkezpenean. Lan honetan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen kanturik ezagunenak «Bonberenea erara» izan dira prestatuak, txarangaren hotsa pailazoen ahots eta letrekin nahastuz. Diskoarekin batera, elementu desberdinez osaturiko DVDa ere badago.
En Tuenti
Pirritx, Porrotx eta Marimotots Lazkaon izango dira Bonberenea txarangarekin

Porrotx, Pirritx eta Marimotots emanaldi batean. :: ARIZMENDI

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.