diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
U.morez jardunaldiak Villabonako Subijanako etxean burutuko dira

VILLABONA

U.morez jardunaldiak Villabonako Subijanako etxean burutuko dira

ostegun honetan izango da lehen hitzaldia eta hilaren 23an bigarrena

14.02.12 - 02:59 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko genero ba-tzordeak bigarrenez antolatu ditu U.morez jardunaldiak. Otsailaren 16 eta 23an egingo dira hitzaldiak Villabonako Subijana etxean. Otsailaren 16ko jardunaldiak Mari Luz Estebanekin hasiko dira, arratsaldeko 18etan. 'Begirada feminista bat euskal kulturari: irakaspenak periferiatik' da bere hitzaldiaren izenburua. Ondoren, arratsaldeko 19:30etan, Ander Izagirrek emango du bigarren hitzaldia: «Betaurreko moreak jarri nituenean...: kazetaritzatik esperientzia bat».
Otsailaren 23an beste bi hitzaldi izango dira. Arratsaldeko 18etan hasiko da Mikel Otxotorena, On:giz elkarteko kidearena: 'Maskulinitate klasikoaren eraikuntza publizitate eta zinemaren bidez'. Ondoren, 19:30etan, Maddi Oihenartek «Kantugintzatik esperientzia bat» izeneko hitzaldia emango du. Hi-tzaldiak jarraitzeko sarrera librea izango da. Ondoren elkarrekin afaltzeko aukera izango da eta horretarako aurretiaz eman behar da izena honako helbide honetara ida-tzita: umorez@bertsozale.com.
Iazko edizioan jende ugari bertaratu zen Subijana Etxera. Orduko hartan Jone Miren Hernandez, Xabier Odriozola, Ornitorrinkus proiektuko Maialen Lujanbio eta Judith Montero eta Leire Ibarguren aritu ziren hizlari moduan. Hi-tzaldi horiek ikusgai daude Bertsoa.com-en. Horrez gain, gaiarekin zerikusia daukaten zenbait eduki ere badaude web orri honetan.
Xenpelar dokumentalista
Xenpelar Dokumentazio Zentroak ordezkapen baterako dokumentalista behar du. Ezinbesteko baldin-tzak: lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak izatea, antzeko lanetan eskarmentua izatea eta ordenagailu programa ezberdinekin lan egiteko erraztasuna izatea. Eskaintzen da: lanaldi erdia, goizez edo arratsaldez, Villabonako egoi-tzan. Kontratuaren iraupena: 2012ko irailaren 30era arte. Interesa duenak Curriculum Vitae-a bidali behar du Xenpelar Dokumentazio Zentrora (xenpelar@bertsozale.com) 2012ko otsailaren 15a baino lehen. Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edo deitu 943692477 telefono zenbakira.
En Tuenti
U.morez jardunaldiak Villabonako Subijanako etxean burutuko dira

Travesía por la sierra de Zarikieta. El pasado domingo, organizado por el club de montaña Aizkardi, un total de 32 montañeros disfrutaron de la travesía montañera entre Azparren-Zarikieta-Agoitz. Les acompaño el buen tiempo durante todo el recorrido, unos 26 kilómetros, aunque con frío, señalan los organizadores. Conocieron la sierra de Zarikieta y pudieron disfrutar de estos bonitos paisajes.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.