diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Oiartzunek etxeko partiden bolada txarra eten du Aretxabaletari 3 eta 1 irabaziz

OIARTZUN

Oiartzunek etxeko partiden bolada txarra eten du Aretxabaletari 3 eta 1 irabaziz

Ohorezko erregional taldea bosgarren da oraindik baina partidu bat gutxiagorekin

14.02.12 - 03:04 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Etxeko partiduen bolada txarrari bukaera eman zion larunbatean Oiartzun Kirol Elkarteko ohorezko erregional taldeak Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian Aretxabaletaren aurka 3 eta 1 nagusituz. Garaipena, hiru puntu garrantzitsu eta konfiantza eskuratu zituen aldi berean talde oiartzuarrak asteburu hontako jardunaldian.
Hasiera hasieratik erakutsi zuen Gari Argoteren taldeak zaleen aurrean irabazteko gogoa eta bosgarren minutuan aurreratzea lortu zuen markagailuan. Hortik aurrera, jokoa kontrolpean izan zuten oiartzuarrek baloia ondo mugituz eta atsedenaldira joan baino lehen bigarrena sartzea lortu zuen lasaitasunez aldageletara joateko.
Bigarren zatian, markagailuak behartuta, bisitariak ausartako ibili ziren eta erasora jo zuten, horrek oiartzuarren kontraerasoak baliatu zituelarik. Hala ere, Aretxabaletak bere aukeretako bat gauzatu zuen amaierarako hamar minutu geratzen zirenean eta urduritasuna ekarri zuen armailetara.
Ondo erantzun zion etxeko taldeak golpeari eta pazientziarekin jokatuta hirugarren gola ere eskuratu zuen azken minutuen sufrimendua saihestuz.
Hasierako hamaikako oiartzuarra honako mutilek osatu zuten: Imanol Valencia, Josu Txabarri, Unai Arbelaitz, Eñaut Loperena, Beñat Apaolaza, Enekoitz Marcos, Josu Iribarren, Iban Pikabea, Ioritz Azpiroz, Aritz Bereziartua eta Xabier Lapazaran. Golak berriz Ioritz Azpiroz, Iban Pikabea eta 68. minutuan zelairatu zen Pablo Gaztelumendik sartu zituzten.
Emaitza honen ostean, Oiar-tzun bosgarren da sailkapenean baina kontutan hartu behar da partidu bat gutxiago jokatu duela aurreko jardunaldian bertan behera geratu baizen, eguraldi txarra tarteko, Tolosan jokatu beharrekoa. Hain zuzen ere norgehiagoka hori irabaziko balu, hirugarren posturaino igoko litzateke Tolosaren puntu kopuru berdinarekin. Bigarrena, Berio, bi puntura jarriko li-tzateke kasu horretan.
Hurrengo norgehiagoka Urolaren aurka jokatuko dute oiartzuarrek etxetik kanpo. Sailkapeneko erdikaldean dagoen taldea izango dute aurkari.
Asteburu borobila
Bestalde, lehenengo mailako erregional taldeak ere garaipena lortu du asteburu honetan, etxetik kanpo eta nagusitasun osoz gainera. 0 eta 3 irabazi zion Oiartzunek Allerruri Yon Diaz de Mendibil, Urtzi Arevalillo eta Xabi Estebanez izan zirelarik goleatzaileak.
Eta jardunaldia borobiltzeko, ohorezko jubenil taldeak gol festa ospatu zuen Ugaldetxon Real Union taldeari 7 eta 2 irabaziz. Beñat Diaz de Gereñu, Imanol Marin, Jokin Arbelaitz eta Gaizka Ezpondak gol bana egin zuten eta Jon Arbelaitzek hiru sartu zituen.
En Tuenti
Oiartzunek etxeko partiden bolada txarra eten du Aretxabaletari 3 eta 1 irabaziz

Sailkapeneko hirugarren postua partidu bakarrera du ohorezko erregional taldeak. :: ERROTAZAR

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.