diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
«Zeure izenaren azpian atseden zaite»

MANUEL LASARTEREN HERIOTZA

«Zeure izenaren azpian atseden zaite»

Bertsolari asko eta belaunaldi askotakoak agertu ziren atzo Oriora Manuel Lasarteri azken agurra ematera

14.02.12 - 03:04 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Oriok maitea zuen Manuel Lasarte eta hainbat oriotar azaldu zen atzo azken agurra ematera, baina beste toki askotatik ere azaldu zen jendea. Eta bertsolariak ere, asko agertu ziren elizara nahiz kanposantura, belaunaldi askotakoak: batetik, Imanol Lazkano, Xabier Amuriza, Patxi Etxeberria, Eusebio Igartzabal, Xabier Zeberio; bestetik, Iñaki Murua, Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Millan Telleria; eta baita gazteagoak ere, hala nola Aitor Mendiluze, Jokin Sorozabal eta Ibai Esoain.
Eroale, bertsolariak jardun ziren. Elizara bidean, batzuk; eta elizkizuna bukatutakoan beste batzuk. Eliza barruan, Sebastian Lizasok, Andoni Egañak, Ibai Esoainek eta Patxi Etxeberriak bertso bana kantatu zuten, jendeak Egañaren bukaera errepikatu zuelarik: «Zu gogoratuz segiko degu zure bertsoak gozatzen».
Kantu askoko elizkizuna izan zen. Manuel Lasarteren bertso ba-tzuk proiektatu ziren -erlijioaren ingurukoak, halakoak asko egin baitzituen-, eta herriko abesba- tzak kantatu zituen haietako ba-tzuk ere. Bukaera aldera, jendeak bertso-zati hau errepikatu zuen sentimendu handiz: «Bertsolari, abeslari, denok gera ameslari / txori gaixoak ere pozikan ari zaizkizu kantari».
Iñaki Murua, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen lehendakaria, honela mintzatu zen kanposantuko ekitaldiaren ostean: «Elkartetik laguntza eskatu zitzaionean, beti prest agertu zen. Izatera barnerakoi eta itxura tristeko zen, baina bazuen umorerik eta ironiarik ere, eta ziri ederrak sartzen zituen. Nik ikaragarri miresten nuen bere bertsoen tolestura, bere erraztasun eta abildade hori. Bereziki ona zen neurri txikietan: zortziko txikian, hamarreko txikian. Bere misterio--ukitu horrekin, gu gazteok erakartzen gintuen pertsona gustagarria zen».
Muruak gogoan dauka aurreneko aldiz noiz egin zuen topo Lasarterekin: «Gabirian bertso jaialdi batean nengoen gai-jartzaile -hamasei urte nituen- eta gogoratzen naiz puntu bat nola jarri nion: 'Igandean parranda, astelehenean jota'. Eta erantzun zidan: 'Zergatik zabiltz hola, lagun baten kontra?'. Tartekoa ez naiz oroitzen, eta honela bukatu zuen: 'Kontuz ibili zaitez, sasoian nago-ta'». Ironia berezia zeukan, eta bere ahots grabe horrekin asko jazten zuen esaten zuen dena».
Muruak ondo gogoan dauka Lasartek behin, Lazkaomendin, Lazkao Txikiri kantatu ziona. Kontuan izan behar da Joxe Migel pen-tsu-saltzailea zela: «Nahiago nuen zure pentsua ekarri izan bazendu / biak batera egingo ginutzen, zu hazi ta ni gizendu».
Kanposantuan, berriz, Xabier Amuriza kantatu zuen bertsoa, bere doinu partikular bat erabilita, gregoriano tankerakoa: «Agur, hainbeste plaza edertu zendun, Lasarte maite / zeure bertsoen elegantzian paregabea nonbaite / bildu zenuen itzala, berriz, inor gutxik izan daike / lurraren eta zeure izenaren azpian atseden zaite / geu joan arte edo, agian, zeu berriz itzuli arte».
Lazkao Txikiri lur ematean ere, kanposantuan doinu horixe erabili zuen Xabier Amurizak.
«Gauza gutxirekin, huskeria batekin artelan txiki bat tolesten zuen beti Manuelek. Zergatik? Gauzak dotore eta elegante esaten zituelako. Ez zen ideia handien zalea, baina bai gizon benetan elegantea. Bertso batean 'ze moduz bizi zarete?' esan behar bazuen, hura dotore esango zuen», esan zigun atzo bizkaitar bertsolariak.
Lasarte erretiratu eta gero, harekin tratu handia izan zuen Amurizak: «Urtean behin edo bitan egiten genuen egun-pasa berarekin emaztea eta biok».
En Tuenti
«Zeure izenaren azpian atseden zaite»

Bertsolariak eroale. Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Imanol Lazkano eta Iñaki Murua, hilkutxa eramaten. :: USOZ

Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.