diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Aralar-Intxurreko infantil neskek irabazi egin dute Kopako lehenengo neurketa

ALEGIA

Aralar-Intxurreko infantil neskek irabazi egin dute Kopako lehenengo neurketa

Aurkariari zazpi gol sartu ondoren multzoko lidertza eskuratu dute alegiarrek

14.02.12 - 02:59 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Ezin hobeto ekin dio Aralar-Intxurreko infantil nesken taldeak Kopako txapelketari: lehenengo jardunaldian 3-7 irabazi zioten Sto. Tomas Lizeoa ikastolako taldeari, eta markagailu horri esker, multzoko lidergoa eskuratu du Imanol Irazustabarrena eta Beñat Hierroren taldeak. Aralar-Intxurreko infantil mutilek ere emaitza bikaina lortu dute Ligako azken jardunaldian: 2-7 irabazi zioten Danenari, eta garaipen horri esker Tolosari aurrea hartu eta sailkapeneko hirugarren postura igo dira.
Kadeteen taldea izan da pasa den jardunaldian hiru puntuak poltsikoratu dituen hirugarren taldea. Eneko Garmendiaren mutilak 1-6 nagusitu ziren Aizkorri Goierriren aurrean, eta bigarren dira 12 punturekin, lidertzan den Euskalduna Brekin puntutara berdinduta.
Txanponaren beste aldean jubenilak, kadete neskak eta preferentean diharduen Intxurreko taldea punturik gabe geratu dira. Azken hauekin hasiz, Santos Irazustabarrenaren mutilek 7-1 galdu zuten Ilintxaren aurka, eta ondorioz, sailkapeneko azken postutik ihes egin ezinik jarraitzen dute. Jubenilek 2-1 galdu zuten Segura Goierriren aurka, baina esku hutsik geratu arren bigarren postuan dira 9 punturekin, liderrarengandik puntu bakarrera. Azkenik, kadeteen mailako neskek 1-5 galdu zuten Añorgaren aurka, eta Txapeldunen Fasean multzoko sailkapeneko seigarren postuan daude, bosgarrenean den Mondragonekin puntutara berdinduta.
Datorren asteburuan ez da futbol jardunaldirik izango, eta hurrengo partidak otsailaren 25ean eta 26an jokatuko dira.
En Tuenti
Aralar-Intxurreko infantil neskek irabazi egin dute Kopako lehenengo neurketa

Infantil neskek 3-7 irabazi zuten Sto. Tomas Lizeoa ikastolako taldearen aurka. :: RENOBALES

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.