diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > >
Bozgorailua biktimentzat

BAI HORIXE

Bozgorailua biktimentzat

Hiru biktima mota desberdin eta premia bera

13.02.12 - 02:56 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Joan den astean, egun berean, egunkari berean, hiru biktima motaren hitzak bildu zituzten. Lehenengoak duela berrogeita hamar urte apaiz batek neska bati egindakoa aipatzen zuen. Neska gaixorik zegoen, eritegi batean eta gauero apaiz baten bisita izaten zuen. Apaizak neskaren gorputza ukitzen zuen, gogoak agintzen zion moduan eta lekuan. Neska kalera irten zen arte.
Geroztik, zioen erreportajeak, hamarkadatan emakume horrek pentsatu zuen arrazoi izan zezaketela errua berea zela esaten zutenek, hobe zuela sufrimendua isilean gorde, hobe zuela ez ezer esan. Beste batzuk ausartu ziren arte. Orduan galdetu omen zion bere buruari: eta ni zergatik ez?
Lehenengo historia hau hemendik urruti gertatua da, hementxe bertan an-tzeko kalteak sufritutako pertsona gehienek oraindik ere isiltasuna hobesten dutelako.
Bigarren biktimak frankismoa salatzen zuten, erregimen hark hamarkadatan egindako basakeriak goraki aipatzen zituzten. Kontatzen zuten urtetan isildu egin zirela, hamarkadatan pentsatu zutela arriskutsua zela gertatutakoa aipatzea, etxeko aita edo aitona zein zulotan lurperatu zuten jakinda ere. Azkenean norbaitek zirrikitu aproposa aurkitu zuen arte, hain zuzen, Garzonengana zeraman zirrikitua.
Eta horrela, gogoz kontra bada ere, epaile goren batzuk entzun behar izan dituzte aspalditik datozen sufrimendu isilaraziak. Frankisten biktima horiek ez dituzte horregatik etxekoen gorpuak berreskuratuko, baina gutxienez badakite salaketaren lasaitasuna zer den, bozgorailuaren eragina zein den.
Hirugarren biktimak ETAk eragindakoak ziren. Hauek ez zuten isiltasuna aukeratu. Alderantziz, lehenengo egunetik, etxeko norbait akabatu zutenetik edo lehergailu batek eskuetan lehertu zitzaienetik azaldu ziren gizartearen aurrean biktima gisa, batzuetan horrek pertsona askoren etsaigoa edo axolagabekeria ekarri bazien ere.
Azal zitekeen egun berean beste biktima batzuk, baina horiek azaldu ziren. Hiru biktima mota desberdin, hiru estrategia, baina premia bera: gizarteak, bere osotasunean, gertatutakoaren berri izan dezan, ez dezan pentsa batzuk errespetatu eta besteak baztertu ditzakeenik.
Urruti dugu helburu hori. Oraindik ere gutako gehienok biktima kuttunak ditugu, lehen planoan jartzen ditugunak eta, beste aldean, ahaztu nahi genituzkeen biktimak. Primerakoak eta bigarren klasekoak. Nork bereak, noski.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.