diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Beti bertso egokia, eta puntuz aberatsa

CULTURA

Beti bertso egokia, eta puntuz aberatsa

13.02.12 - 02:55 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Jakintsuek esana: Manuel Lasartek bertso egokia kantatzen zuen beti, eta puntuz aberatsa. Amari buruz, adibidez, hau bota zuen behin:
Nahiago nuke ama
nun dedan baneki,
zerua izango al du
bere egon toki!
Hemendik juanik urte
asko daramaki,
Jauna, izazu nere
amaren erruki,
gaixo hura ez beintzat
sufritzen eduki.
1958an alabatxoa hil zitzaion. Honela kontatu zuen: «Amalau illabete zituela, jostatzen zebillela, babarrun-ale bat billatu lurrean da aora eraman... Iru illabete pasa zitun ito bear da ito ezin. Azkenean pentsatu zuten idiki ta kentzea. Eraman zuten guri eskuetatik kenduta. Eskuetan ilda gelditu zitzaien». Eta bertso hau eskaini zion:
Haur bat hil zaigu,
hau da gure lana,
begiko ura bezin
maite genduana;
zeruko Aitarekin
han degu juana,
hura zan aingerua
eraman zuana.
Baina bazekien mahai baten bueltan disfrutatzen ere. Behin, Zaldibian, Basarrirekin zegoela, hau kantatu zuen:
Hemen ugaldu dira
kantu eta bertsuak
nonbait on egin digu
gaurko arrantxuak,
etxean gaudenean
gu ere txintxuak,
behin festara ezkero
denok berdintsuak.
Oriori buruz sarri jardun zen kantuan. Hona ale bat:
Oriotarrei buruz
Zergatikan du ijito fama
gure Orio prestuak?
Esanahi batengana narama
neri ezin sinistuak,
ijito askok galdu dituzte
karruak ta astuak,
baina ez dira hoiek izango
oriotarrak ostuak.
1984an, Eskolarteko Txapelketako irabazleei saria ematera agertu eta honela hasi zuen: «Bertsolariak zoriontzera etorri naiz nere gustoz, /erlea lore gainean baiño goxoago nabil askoz».
En Tuenti
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.