diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
«Bi norabidetako komunikazioa egon behar da Udalaren eta herritarren artean»

Laida Oiarbide, Zinegotzia

«Bi norabidetako komunikazioa egon behar da Udalaren eta herritarren artean»

Herritarren parte-hartzeari buruzko inkesta banatuko du Udalak etxez etxe, herritarrek euren iritzi eta kezkak helaratzeko

12.02.12 - 02:06 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Badira hilabeteak Legorretako Udaleko lan-taldeak martxan jarri zirenetik. Udalak adierazi zuen, Legorreta herritar guztien parte-hartzeaz kudeatu nahi duela, eta horretarako, aurreko legealdian martxan jarritako lan-taldeetan aritzeko deia egin zien legorretarrei. Zehazki, zazpi lan-talde dira abian: 1. Demokrazia Parte-hartzailea; 2. Ongizatea; 3. Etxebizitza eta Hirigintza; 4. Ogasuna; 5. Zerbitzuak; 6. Kultura, Euskara, Kirola eta Gazteria; 7. Landa eta Ingurugiroa. Zerrenda horretako lehena, Demokrazia Partehartzailearen lan-taldea dugu, Laida Oiarbide zinegotziak koordinatzen duena. Hain zuzen, berarekin izan gara, lan-taldeak daraman martxaren berri izan eta dituzten asmoak ezagutzeko.
-Lan-taldeak aurkeztu ziren egunean, Demokrazia Parte-hartzailearen helburua, herritarrek udal erabakietan parte hartzea zela esan zen, horrexegatik sortu zela tresna hau.
-Hala da. Izenak dioen bezala, herritarraren parte-hartzea lortzea da lan-talde honen helburua. Herritarra protagonista izatea da gure nahia eta guztien neurrira egindako herria dugu helburu. Hori lortzeko formulak aurkitzen eta lantzen saiatzen ari gara lan taldean. Herritarrarengandik gertu egon nahi dugu.
-Nola lortu nahi duzue herritarrenganako hurbiltasun hori?
-Gure ustez gakoa komunikazioan dago. Bi norabidetako informazio trukaketa egon behar da Udala eta herritarraren artean; batetik, Udalak herritarrei informazioa erraztu behar die, eta bestetik, Udalak herritarraren hitza entzutea funtsezkoa dela deritzogu.
-Aurreko udal taldeak, informazioa zabaltzeko Udalberri aldizkaria sortu zuen, zuek berriz, LUA Legorretako Udal Aldizkaria jarri duzue abian. Lehen alea argitaratuta, zertan da bigarrena?
-Herritarrak informatzeko gure tresna garrantzitsuenetakoa da LUA. Bigarren alea martxoan ateratzea espero dugu. Gure ustez, funtsezkoa da Udalean gertatzen dena herritarrek gardentasunez ezagutzea.
-Udala herritarrengana iristeko LUA aldizkaria aipatu dugu. Alderantzizko bidean ordea, nola eskuratu nahi duzue herritarrarengandiko informazioa? Zein ideia duzue esku artean?
-Herritarrek duten parte-hartzearen inguruko inkesta zabalduko dugu etxe guztietara datozen egunetan. Herritar guztiak inkesta hau bete eta udaletxe atariko buzoian uztera animatuko ditugu. Horrek, herritarraren iritzi, interes eta nahiak ezagutzen lagunduko digula uste dugu. Bestalde, web orrialde berriaren lanketan ere ari gara lan taldean. Bi norabidetako komunikazio hori lortzeko, formula oso aproposa delakoan gaude.
En Tuenti
«Bi norabidetako komunikazioa egon behar da Udalaren eta herritarren artean»

Laida Oiarbide. Legorretako udaleko zinegotzia. :: ESNAL

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.