diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Haurtzaro Mendi Taldeak aurrera jarraitzen du urte hasieran egindako planarekin

OIARTZUN

Haurtzaro Mendi Taldeak aurrera jarraitzen du urte hasieran egindako planarekin

Aste pare bat barru Elurretxe, Irustako Urjauzia eta Ibarla zeharkatuko ditu

12.02.12 - 02:06 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Mendizale eta naturazale oiartzuarrak, badu noiz zer aukeratua, tarteka birikak, begiak eta gogoa lasaitzeko eta gozatzeko. Haurtzaro ikastolako Mendi Taldeak jakinarazi duenez, aurrera jarraitzen du ikasturte hasieran aurkeztu zuen programarekin.
Urriaren 23an eman zioten hasiera denboraldi berriari bertako kideak, Artikutzan barrena egin zuten irteerarekin. Azaroaren 20an Mandubian izan ziren, eta abenduaren 4an Negu Jaia egin zuten lehenengo hiruhilabeteari amaiera emateko.
Bigarren hiruhilabetearen hasieran ez zuten suerte handirik izan, eta bertan behera utzi behar izan zuten urtarrilaren 28rako prestaturik zeukaten iraupen eskiko ikastaroa. Somport-en, nonbait, behar hainbeste alurrik ez, eta etxean gelditu ziren.
Hurrengoa irteera laster izango dute, otsailaren 26an hain zuzen. Elurretxe-Irustako urjauzia-Ibarla izenez bataiatu dute egun horretako ibiladia.
Eluretxe Oiartzun eta Irun udalerrien arteko lursailen mugan dagoen mendate bat da. 486 metroko garaiera du (beste neurketa batzuen arabera 502 metro). Aritxulegi mendatearekin batera Aiako Harria mendira igotzeko leku ezinobea da, mendilerro honen alboan baitago, bertako ikuspegi bikainak dituelarik, horretarako bertan dagoen atsedenlekuko bidezidorretik gora joatea besterik ez dago. Bestalde, Aiako Harriako ingurunean, paraje harrigarria aukezten du Irustako urjauziak.
Herri inguruan ibiliko dira baina Irun aldera begira beraz mendizale gazte zein edadetuak aste pare bat barru. Oiartzunen ikuspegi zabalaz gozatu ahal izango dute une batzuetan oinez doazelarik mendizaleek.
Jaizkibel aldera martxoan
Martxoaren 18koak ere aski polita eta erakargarria dirudi. Etxetik hurbil ibiliko dira oso. Guadalupe, Jaizkibel eta Pasai Donibane izango dituzte jomuga. Askotan ez da urrutira joan beharrik izaten, paraje ikusgarriez gozatzeko. Apirilaren 22an Otzaurtera joango dira, eta maiatzaren 20an, berriz, Leitzatik Lekunberrira, bizikletan.
Irteera ordua, goizeko 8.00etan izaten da, beti bezala, ikastolako aparkalekutik. Eta itzulera ordua, berriz, eguerdiko 14.00etan. Horrez gain, antolakuntzatik adierazi dutenez, komeni da ibiladietara aldatzeko arropak eramatea. Gainera, parte hartuko duten ikasleen artean, Sherpa dendak eskaintzen dituen opariak zozketatuko dituzte.
Haurtzaroko Mendi Taldeari buruzko informazio gehiago eta zehatzago nahi duenak, ikastolako web orrira jo dezake: www.haurtzaroikastola.net. Sasoiko egoten laguntzeaz gain egunerokoa ahaztu eta naturaz gozatzeko aukera ematen duen jarduera aurkituko dute bertan.
En Tuenti
Haurtzaro Mendi Taldeak aurrera jarraitzen du urte hasieran egindako planarekin

Haurtzaro mendi taldeko pkide batzuk aurreko irteera batean.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.