diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Turismo Bulegoko bisitarien kopurua jaitsi zen iaz, 2010 urtearekin konparatuz

DEBA

Turismo Bulegoko bisitarien kopurua jaitsi zen iaz, 2010 urtearekin konparatuz

Guztira 24.919 pertsona pasa ziren, 2010 urtean baino %7,5 gutxiago

12.02.12 - 02:03 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Turismo bulegoak 24.919 pertsonen bisita jaso zuen 2011 urtean; bataz beste, 2010ean baino gutxiago izan da. Jaitsiera %7,5a izan da, zehazki 1.864 bisitari gutxiago. Datu hauek aztertzerakoan kontuan eduki behar da iaz informazio puntu bakarra irekita egon zela, 2010, berriz, bi izan ziren, zeren eta Ifar Kaleko lokalaz aparte hondartzakoa ere bere ateak zabaldu zituen.
Ifar Kaleko lokala soilik kontuan edukita datuak onak dira. Hondartzako informazio puntutik 2.017 bisitari pasa ziren 2010 urtean eta bestearena 24.676. Orduan, bakarrik lehenengoa aztertzen bada bisitarien kopurua zertxobait igo da, zehazki 243 pertsonetan. Horrexegatik, esan daiteke «azken urteetan izan dugun hazkunde tendentzia mantendu dela».
Bertako bisitari ugari
Bertako bizilagunak dira Turismo Bulegora gehien joaten direnak eta kopuru honek apur bat goruntz jo du 2011 urtean. Atzerritarren eta estatuko bisitarien artean ez da aldaketarik ikusi, eta jaitsiera erkideko bisitarien artean izan da, 6.318 bisitaritik 4.414ra jetsiz, «kontutan izatekoa da bisitari hauen perfila hondartzako informazio puntuko bisitarien berbera dela», azpimarratzen du arduradunak.
Debarren kopurua %40a da eta Euskal Herritikoa %18koa da. Espainatik etorri dira %25a, eta arlo honetan Kataluniatik datoz gehienak, gero madrildarrak daude, hauen bien artean %50 osatzen dute. Ondoren, Valentziako bisitariak daude, %9,5a dira eta hauen atzetik nafarrak daude, %8,5arekin. Atzerritarrei buruz, %35a frantsesak dira, %18a alemanak, %7 italiarrak eta %7 holandesak daude.
Urtean zehar turismo bulegoan erakusketa ezberdinak jartzen dira. Iaz, 24.919 pertsonetatik 3.637 interesatu ziren ekintza hauetan; hau da, %14,5ª. Bestaldez, Deba, Mutriku eta Zumaiako udalek elkarlanean duten Geoparkeko bisita gidatuetan 5.212 lagunek hartu dute parte. Urtez urte Santiago Bidea igiten duten pertsonen kopurua hasten da. 2011an %23a igo da, guztira 6.229 erromes pasa baitira Debako Santiago Bideko lagunen aterpetxetik, 2010ean baino 1.433 erromes gehiago. Hauetatik 274 euskal autonomi erkidegokoak dira, 2.637 estatutik datoz, eta 2.995 atzerritarrak dira.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.