diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Ostiralean Udarregi ikastolako ikasleen inauteri festa izango da kiroldegian

USURBIL

Ostiralean Udarregi ikastolako ikasleen inauteri festa izango da kiroldegian

Aurretik kalejira egingo dute 10:20ean hasita, bi taldetan banatuta, kaxkoan eta Kalezarren. Larunbatean inauteri festa izango da herrian, egun guztian

12.02.12 - 02:04 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Badatoz inauteriak! Astebete pasatxo falta da mozorro-tzeko egunak iritsi bitartean eta Udarregi ikastolako ikasle eta irakasleak hasiak dira dagoeneko beraiek egiten duten inauteri festa prestatzen. Izan ere, otsailaren 17an, ostiralean, Udarregi ikastolako ikasle eta irakasleen eskutik etorriko da festa giroa.
Goizeko 10:20ak aldera Lehen Hezkuntzako ikasleak, errepide osoan megafonia izango duten bi autoren atzetik dantzatuz joango dira, eta gune zehatzetan beren dantza eginez arituko dira. LHko ikasleen desfilea eta dantza, Kaxkoan barrena izango da. LH 1,2,3ko ikasleek Alperroburu, San Inazio, Barren-kale, Kale Nagusia, Erreka-Txiki, Puntapax, Bordatxoko errotonda, Kiroldegia ibilbidea egingo dute. LH 4,5,6eko ikasleek, berriz, Gernika ibilbidea, Zubiaurrenea, Kalezar, Belmonte, Puntapax, Bordatxoko errotonda, Kiroldegia.
Izan ere, kiroldegi aurrean elkartuko dira Udarregiko ikasle guztiak. 10:55etan jaitsiko dira kiroldegira Haur Hezkuntzako haurrak ikastolatik kiroldegira eta 11:10ak aldera «Martxa» dantzatuz sartuko dira eskubaloi pistara, LH eta DBH-ko ikasleak mailaka.
11:15etan inauterietako ekitaldi nagusia hasiko da Oiardo kiroldegiko barruko pistan. HHko ikasleak, zaku apainak eta kukurutxo dotoreak eramango dituzte jantzita. Dantzak, berriz, urtero modukoak egingo dituzte. Lehen Hekuntzako ikasleen gaia herrian inauteri egunerako aukeratutakoa bera izango da: mitologia. Galtzagorriak, sorginak, Mundakako lamiak etab. izango dira bertan. Azkenik, DBHko ikasleek kultura desberdinak erakutsiko dituzte, Hawai, Jamaika, Kuba...
Inauteri festa
Larunbatean, berriz, inauteri festa izango da egun guztian zehar. Aurtengoan Noaua! Kultur Elkartea, Gaztelekua, Zumarte Musika Eskola eta zenbait koadrila ari dira lan horretan eta hilaren 18an izango den inauteri egunean bi txaranga izango dira kalez kale. Alde batetik, 12:30ean Zumartxan txarangaren doinuak entzun eta dantzatzeko aukera izango da. Beste aldetik, arratsaldeko 18.00etan, Burrunbazale txarangarekin kalejira izango da. Tartean, arratsaldeko 16.00etan, Ilargi-Eguzki Inauteri festa iragarri dute Gaztelekuan.
Egun horretan mitologiak Usurbil hartuko du, mozorrotzeko gai hori aukeratu baitute aurten. Urtero moduan, edizio honetako gaia ere zabala da.
En Tuenti
Ostiralean Udarregi ikastolako ikasleen inauteri festa izango da kiroldegian

Ikastolako ikasleen emanaldia ikusteko aukera izango da ostiralean.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.