diariovasco.com
Miércoles, 30 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Iñauterietako kartel lehiaketako irabazleak erabakita dagoeneko

GETARIA

Iñauterietako kartel lehiaketako irabazleak erabakita dagoeneko

Sariak otsailaren 18ko mozorro desfilearen ostean emango dira

12.02.12 - 02:04 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Ezagutzen dira jada Udalak antolatutako Iñauterietako Kartel Lehiaketako irabazleak, epaimahaiak ostegun arratsaldean aukeratu zituelarik aurkeztutako 70 lanen artetik. 2-5 urte arteko mailan, Ane Aranes Arruti izan da irabazlea (5 urte), LH1-LH3 mailakoen artean Unai Perez Ezenarro (7 urte), LH4-LH6 mailakoen artean Beñat Esnal Erasun (11 urte), DBHkoen artean Izaro Lestayo Azkue (13 urte) eta azkenik 16 urtetik gorako eta helduen artean Ainhoa Arrizabalo Larrañaga eta Koldobike Urresti Iribar izan dira sarituak.
Kartel irabazleek iragarriko dute aurtengo Iñauterien jai egitaraua, aurkeztutako lan guztiekin batera ikusgai izango direlarik ere bihartik otsailaren 19ra bitartean Udaletxeko sarreran zabalduko den erakusketan.
Sari banaketa, berriz, otsailaren 18ko mozorro desfilearen ostean egingo da plazan.
Sariak: pintatzeko materiala HH eta LHko irabazleentzat eta diru-sari ezberdinak DBH (60 euro) eta 16 urtetik gorakoentzat (150 euro).
Egitarau zabala Inauterietan
Iñatueritako egitaraua prest dauka jada Udalak, herriko entitate eta tabernekin landutako egitaraua, bereziki otsailaren 18an izango delarik festa herrian eta 19an Getariako Musika Bandaren kalejira eta Iñauterietako kontzertuaz gozatzeko aukera eguerdiko 12:30etan. Bezperan, larunbatean, mozorro poteo alaiak emango dio hasiera jaiari eguerdiko 12:30etan ere, 14:15etan Mozorro bazkari herrikoia egingo da Berdura Plazan (txartelak ostegunera arte salgai Udaletxe edo liburutegian), 17:00etan plazan haurren mozorroen desfilearekin hasi eta animatzen diren guztiekin jarraituko da mozorro honenak sarituz, 18:15etan 'Keiñu bat Euskal Herriko Iñauteriei' (aurretik prestaketa Harritarten), 19:30etan Mozorroen kalejira 'Incansables' txarangarekin, gaueko 23:00etan tabernetan mozorro-sarien banaketa burutuko da (egun guztian zehar ere sorpresak iragarriz) eta ondoren parranda.
Sari banaketei dagokionez, larunbat arratsaldeko mozorro desfilearen ostean mozorro onenak, kartel lehiaketako irabazleak eta erakusleihoen lehiaketako sariak emango dira, 2012ko 'Karnabaleruena' izenadatuko da ere, eta gaueako 23:00etan herriko tabernetan mozorro saria, kuadrila onena, bakarlari onena, bikote onena, originalena, umore onena eta zatarrena ere sarituko delarik.
En Tuenti
Iñauterietako kartel lehiaketako irabazleak erabakita dagoeneko

Larunbateko mozorro bazkarirakotxartelak ostegunera arte salgai.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.