diariovasco.com
Miércoles, 30 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
«800.000 euro itzuli behar diogu Aldundiari, aurreikusi baino 300.000 gehiago»

AZKOITIA

«800.000 euro itzuli behar diogu Aldundiari, aurreikusi baino 300.000 gehiago»

«Gerrikoa gehiago nola estutu» aztertzen ari dela dio Udal gobernuak. Diputazioak horretarako kreditu linea berezi bat ezarri badu ere, Udalak ez eskatzea erabaki du

12.02.12 - 02:05 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Gipuzkoako Diputazioaren Udalen Finantziazio Diru Fondoari 800.000 euro itzuli beharko dizkio Azkoitiko Udalak, aurreikusi baino 300.000 euro gehiago. Diputazioak espero baino diru sarrera gutxiago izan ditu 2011n eta horregatik zuzendu egin behar izan ditu aurreikuspenak» adierazi dute udal gobernuko Bilduko ordezkariek .
«Egoera horri irtenbide egokia aurkitzeko lanean aritu da azken egunotan Azkoitiko Udala. Argi genuen diru itzulketa horrek ezin zuela baldintzatu azkoitiarrei eskaini beharreko zerbitzua eta hori garantizatzeko ahaleginetan aritu gara. Gestio eta negoziazio asko egin dira eta diru hori itzultzeko mailegu bat eskatzeko aukera lortu du Azkoitiko Udalak: Diputazioa kreditu linea berezi bat emateko prest agertu da», esan dute udaleko ordezkariek.
Kreditua ez eskatzea
«Baina Udalak kreditu hori ez eska-tzea erabaki du, momentuz, bestela ere zorpetze handia dugulako jada, aurreko legegintzaldietan hartutako erabakien ondorioz. Azkoitiko Udalak zuhurtziaz jokatzea erabaki du, argi ikusi baitu gauzak orain arte egin diren moduan eginez gero ondorioak larriak izan daitezkeela», gehitu nahi izan dute.
«300.000 euro horiei aurre egiteko lehendik ere estututa dagoen gerrikoa gehiago nola estutu azter-tzen ari gara, beraz. Besteak beste, ohiko gastuetan gutxiago gastatzeko ahalegina egingo dugu: argiterian, ur zerbitzuan eta bestelakoetan. Aurreko legegintzaldiak utzitako herentziaren ondorioz eta krisiaren eraginez, 2012 gogorra espero da. Lehendik pilatutako zorra hor dago, eta diru sarrerak jaitsi egingo direla diote aurreikuspenek. Hala ere, gure proiektuarekin aurrera egiteko asmo irmoa dugula esan nahi diegu azkoitiarrei eta egoera honek herritarrengan ahalik eta eragin gutxien izateko lanean segituko dugula» esan nahi izan dute Bilduko ordezkariek.
Bukatzeko, ondorengoa adierazi dute: «Udal gobernu honek argi dauka zein diren bere lehentasunak: azkoitiarren arlo sozial eta ekonomikoan inbertitzea, herriaren eta herritarren garapena berma-tzeko. Udal aurrekontuetan ere hori da gure helburua: azkoitiarren behar sozial eta ekonomikoei erantzutea eta zerbitzu publikoen kalitatea bermatzea. Horiek izango dira lehentasunak, zailtasunak zailtasun».
En Tuenti
«800.000 euro itzuli behar diogu Aldundiari, aurreikusi baino 300.000 gehiago»

Esther Lizarralde alkateordeak eta Urrategi Alberdi zinegotziak eman zuten berria.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.