diariovasco.com
Miércoles, 30 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Kuestazioa izango da gaur auzo guztietan Ihoteen festaren barne

OIARTZUN

Kuestazioa izango da gaur auzo guztietan Ihoteen festaren barne

11.02.12 - 04:25 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Hotz galantarekin iritsi ziren atzo Ihoteak Oiartzunera. Intxixu eta sorginen etorreraren lekuko izan ziren atzo herritarrak eta gaur Kuestazioaren garaia iritsiko da. Aurten ere auzo guztietan egingo da. Urtetik urtera, geroz eta jende gehiagok parte hartzen du festa honetan. 300 lagun baino gehiagok parte hartuko dutela espero du Oiartzungo Ihote Taldeak.
Goizean etxez etxe dantzan aritu ondoren, bakoitzak bere auzoan bazkalduko du eta arratsaldean plaza inguruan bilduko dira guztiak. Ihotetan Oiartzungo auzo bakoi-tzean talde bat ibiltzen da baserri eta etxeetan dantzan, trikiti soinua lagun dutela.
Neskak poxpolinez jantzita ibiltzen dira; mutilak, berriz, galtza eta alkandora zuriarekin eta gerriko eta txapela gorriekin; guztiek alpargata zuri zintagorridunak janzten dituzte oinetan.
Taldekide guztiek zinta bat edukitzen dute besoan lotuta, bere auzoaren adierazgarri (Ugaldetxo: morea; Iturriotz: urdin argia, Altzibar: arrosa; Karrika: gorria; Ergoien: lila; Gurutze: berdea; Arragua: horia; Elizalde: zuria). Baserri eta etxeetakoek dirua edo janaria ematen diete (odolkiak, txorizoa, intxaurrak, arrautzak.). Talde bakoitzak trikitilariak eta bandaduna edukitzen ditu, bai eta erratza, saskia eta burruntzia ere.
Ihote Taldetik, zakuz janztera animatu nahi dituzte herritarrak eta balkoietan auzoetako banderak jartzeko deia ere luzatu dute. Txosna eta guzti antolatu dute plazan eta gaurkoan kuestazioko kalejira bukatutakoan zabalduko da.
Kale ekintza, zakuz jantzita
Asteburu honetako kale ekintza ere ihote festaren baitan izango da. Bihar, arratsaldeko 17:00etatik aurrera haur jolasak antolatuko dira Doneztebe Plazan. Zakuz jantzita joatea da parte hartu ahal izateko baldintza bakarra.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.