Zarauzko Parekidetasun Sailak emakumeentzako jabetze eskolaren barruan hiru ikastaro antolatu ditu otsailean hasi eta maiatza bitartean.
Lehenengoa 'Heldutasunera iristearen plazerra' izenburupean antolatu da. Urteen joan-etorriaz hausnartzeko espazio bat da. Tailer honen helburua gure bizitzako bigarren etapa, hau da, helduaroa, bizi-tzen laguntzea da,modu sortzaile eta aberasgarrian bizitzen lagun-tzea, hemendik aurrera izango ditugun aldaketa fisiko, hormonal, psikologiko eta materialei nola aurre egin ikasiz. Pepa Bojók emango du tailerra, gaztelaniaz. Otsailak 27an hasi eta maiatzak 28an amaituko da, astelehenetan, 15:00etik 17:00era, Etxezabalako lehen solairuan. Matrikula 20 eurokoa da.
Bigarren aukera, antzerki tailerra: emakumeak antzezlekoan da. Helburua interpretazioaren munduan murgiltzea da, eta norbera bere emozio eta espresioez jabetzea. Emakumea bere gertuko ingurunean protagonista-paperean irudikatuko dute. Dagoeneko argitaratuta dauden testuak, edo partaideek sortzen dituzten testu berriak, antzezteko prestatuko dituzte. Partaideak izango dira ikuskizunaren sortzaile orokorrak.Josune Montonek emango du tailerra, euskaraz, asteazkenetan, 17:00etatik 20:00etara. Lizardi antzokian, otsailak 29tik maiatzaren 30era. Matrikula 30 euro.
Bukatzeko emakumeentzako autodefentsarako ikastaro bat egongo da Jokin Aizpuruaren eskutik. Kiroldegian martxoak 3 eta 10 larunbatetan, doan eta gaztelaniaz, 10:00etatik 13:00etara. Bizitzako hainbat egoera bortitzetan,lapurreta edo erasoak esate baterako, nork bere burua defendatzeko oinarrizko teknikak ezagutu nahi dituen emakume ororentzat zuzendua dago. Ikastaroa praktikoa eta errealista da. Ohikoak izaten diren erasoei aurre egiteko ikasten eta praktikan jartzen errazak diren teknikak irakatsiko dira. Nork bere burua defendatzen ikasteko ez dago ezaugarri fisiko berezirik eduki beharrik. Autoestimuan eta zeure buruarenganako konfiantzan irabaziko duzu.
Ikastaroetan izena emateko epea otsailak 17an amaitzen da. Parekidetasun sailean, Zigordia kaleko 33an. Ordutegia: 8:00 - 14:30 eta telefonoa 943 00 51 17.Helbide elektronikoa, berdintasuna@zarautz.org. Izena emandako ordenaren arabera gordeko dira plazak.