diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Euskal Herriko Pala Txapelketak ikuskizun polita utzi zuen herrian

OIARTZUN

Euskal Herriko Pala Txapelketak ikuskizun polita utzi zuen herrian

Girizia elkarteak antolatzen duen lehiaketak bihar jarraipena izango du

10.02.12 - 03:52 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Larunbatean hasi zen Girizia elkarteak Josetxo Gamioren oroimenez antolatzen duen Euskal Herriko pala txapelketa irekia. Aurtengo edizioan guztira 71 bikote apuntatu dira, gizonezko mailan 63 bikote eta beste 8 bikote emakumezko mailan. Aste buruan bederatzi partidu jokatu ziren eta denetarik ikusi genuen, partidu orekatuak eta tentsio handikoak batzuk eta beste batzuk berriz, nahiko desorekatuak.
Lehengo mailari dagokionean, Peluaga eta Huegun donostiarrek partidu txukun bat jokatu ondoren, nahiko erraz, 25 eta 15 menperatu zituzten Izagirre eta Nazabal tolosarrak. Bestalde, Otegi eta Antxordokik oso erraz, 25 eta 10, menperatu zituzten Ubeda eta Azpeitiak osatzen duten bikotea.
Bigarren mailan berriz lau partidu jokatu ziren eta orekatasunari dagokionez, aipatzekoena, Barbulo eta Aranjuelo bikoteak eta Rey eta Zapirainek jokatutakoa izan zen. Lehenengo bikoteak, 25 eta 24ko emaitzarekin, irabazi zuen azkenean tentsio handiko partidu batean. Hirugarren mailan ere denetik izan zen. Ikusteko politena Olaizola eta Muruak 25 eta 23 Zubeldia eta Santamariari irabazi ziotena. Kontuak kontu, pilotazaleek gozatzeko aukera izan zuten Madalensoro pilotalekuan partidu sortarekin. Txapelketa bihar bertan itzuliko da herriko frontoira. Goizeko 10.00etatik aurrera hiru partidu jokatuko dira, arratsalderako (15.00etatik aurrera) beste bi geratuko direlarik. Jardunaldia igandean bukatuko da goizeko 9.00etatik aurrera lehiatuko diren azken lau partiduekin.
En Tuenti
Euskal Herriko Pala Txapelketak ikuskizun polita utzi zuen herrian

Zutik, Huegun, Peluaga, Antxon (epailea) Izagirre eta Nazabal. Makurtuta, Laborde, Landa, Hita eta Salaberria. :: ERROTAZAR

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.