diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Udal gobernuak EAJren adierazpenei erantzun die

GETARIA

Udal gobernuak EAJren adierazpenei erantzun die

10.02.12 - 03:53 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
EAJ-ko udal taldeak zein bertako zinegotzi den Andoni Aristik azkenaldian prentsara igorritako hainbat ohar eta artikulu direla-eta, Bilduk osatzen duen Udal Gobernuak erantzun nahi izan du.
Udalaren egoera ekonomikoaren aurkezpenari dagokionez, deialdia Udal Gobernuak egin zuela diote, aurrez gainerako bi alderdiei euren asmoen berri emanez, eta beraz, «inor ez zen albo batera utzi, EAJk salatu duen bezala. (...)Aurkezpen hartan, herriari Udalean topatu genuen egoera ekonomikoaren berri eman genion, Udaleko datu errealetan oinarrituta».
Sei hilabeteren ostean herrian ezer egin ez dutela diotenei eran-tzunez, hilabete hauek Udalean kokatzera eta bertako egoeraz informatzera baliatu dituztela diote. «Herriak funtzionamenduan jarraitu du, sortu diren arazo eta erronkei irtenbideak eman zaizkie, eta gauzak egiteko modua aldatze bidean ere urratsak eman ditugu». «Udal gestiorako gaitasunik ez daukagula errepikatu dute hainbat aldiz», dio Bilduko Udal gobernuak, baina «halako jarrera eta akusazioen aurrean, (...) ez gara euren mailara jaitsiko. Ez gara deskalifikazioen eremuan barneratuko».
2012ko behin behineko Udal aurrekontuei dagokionez, «krisia ai-tzakiatzat erabiltzen ari garela diote». Honi erantzunez, 2008ko eta 2012ko egoera guztiz desberdina dela gogoratzen diete, eta krisiaren ondorio larrienak 2011 eta 2012an bizitzen ari garela. Aurrekontuen lanketan beraiekin kontatu ez izanaren salaketari, berriz, «elkarlanerako bi aldeen borondatea egotea ezinbestekoa dela».
Artzaperi dagokionez herri aldizkariaren egoera larria medio, neurri puntual gisa, aurten martxan jarraitu ahal izateko laguntza ematearen egokitasuna defendatzen du Bilduk, UEMAn sartzea ere ezinbestekotzat joaz, azken legealdian euskara aldetik eman diren atzerapausoak medio. Bestalde, herrian zegoen proiektu bakar bat ere ez dutela geratu diote; «guztiak ongi aztertzen eta osatzen ari gara, eta aurrera eramateko aukera egokienak bilatzen».
Hori argituta, herriari adierazi nahi diote, «hitz emandakoa gauzatzeko ahaleginetan jarraituko dugula, gauzak egiteko modua aldatzen, herritarren partaidetza etengabe susta-tzen. Informazioan eta gardentasunean oinarrituz, herriak bozkatu zuen aldaketa gauzatuz. Orain arteko ilusio, gogo eta konpromiso berarekin».
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.