diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Langile publikoen greba erabatekoa izan da Zestoan

ZESTOA

Langile publikoen greba erabatekoa izan da Zestoan

Udal langileek eta herri eskolak bat egin zuten deialdiarekin

10.02.12 - 03:50 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Gehiengo sindikalak 'Sistema publikoaren defentsan' atzorako deituta zuen lanuztearekin bat egin zuten Udaleko eta Herri Eskolako langileek, beste langile publiko batzuekin batera (autobus gidariak, abar).
Lau orduko lan uzte hau ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek, gaur egun agintariak zerbitzu publikoan aurrera eramaten ari diren murrizketen aurka deitu zuten.
Protesta honek nahiko eragina izan zuen herrian, izan ere goizeko 10 eta beste kasu batzuetan 11etatik aurrera ez zen udal zerbitzurik izan (kiroldegia, udal bulegoak, abar) ezta eskolarik ere.
Eguerdian, lan uzte hau irudikatzeko asmoz, langile hauek elkarretaratzea egin zuten Zestoako plazan.
Santa Ageda eskerrak
Santa Ageda bezperan kantuan irteten den taldeak eskerrak eman nahi dizkie ekitaldi ezberdinetan parte hartu zuten (bertsolari, trikitilari, poltsero, abar), beraien etxe eta baserrietan horrelako harrera bikaina erakutsi zieten eta gainera Alcer-en alde dirua eman zuten herritar guziei, «hauek denak batera egiten baitute handia eta posible egun hau».
Mus txapelketa
Gaur, gaueko 22:00etan hasita, Agustin III. Mus txapelketa ospatuko da, aipatutako tabernan.
Bikoteko 25 euro ordaindu beharko da, eta sariak honakoak izango dira: 1., txapelak eta 600 euro, 2., 300 euro, 3., 200 euro eta 4., 100 euro.
En Tuenti
Langile publikoen greba erabatekoa izan da Zestoan

Langile publikoak plazan egin zuten elkarretaratzean. :: ARRIZABALAGA

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.