diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Antzerki emanaldiak Lizardi antzokian gaur eta bihar, Udaleko Kultura sailak antolatuta

ZARAUTZ

Antzerki emanaldiak Lizardi antzokian gaur eta bihar, Udaleko Kultura sailak antolatuta

10.02.12 - 03:54 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Gaur eta bihar an-tzerkia ikusteko aukera izango dugu Zarautzen, Lizardi antzokian. Gaur gauean 'Gure bide galduak' lana eta bihar arratsaldean 'Arratoitxo Pinpirina'.
Zarauzk Udaleko kultura sailak antolatuta gaur, gaueko 10tan Dejabu konpainiak 'Gure bide galduak' antzezlana taularatuko du. Dejabu konpainiak ohikoa duen moduan errealismo magikoz zipriztindutako ikuskizuna aurkeztu du: 'Gure bide galduak'. Euskal Herriko historia hurbila abiapuntu hartzen duen lan honek - Franco hil ondorengo lehen urteak, hain zuzen, baserri girotik hirira magisteritza ikasketak egitera doan neska baten gogoetak ditu ardatz.
Bost aktore eta zuzeneko gitar doinuekin euskaraz sortutako an-tzezlan hau utopia, amets eta desenkantuari buruzko kontakizuna da. Gure memorietatik berreskuratutako piezekin sortutako gaurko ipuina izango da. Ordu eta hamar minutuko iraupena duen antzezpen honek aktore lanetan Urko Redondo, Miren Alkala, Maria Alonso, Iñigo Aranbarri eta Ainara Gurrutxaga jarriko ditu eta zuzeneko musikarekin berriz, Arantxa Vicedo. Sarrera 5 eurotakao izango da.
Bihar, haurrentzako
Bihar, berriz, haurren txanda izango da Galder Perezek idatzi eta zuzendutako 'Arratoitxo Pinpirina' lanarekin, arratsaldkeo 17:30tan Lizardi antzokian. Glu Gluk aurkezten duen haurrentzako antzezlana musikala da. Kantak, dantzak eta komedia nagusi dira ipuin klasiko honen moldaketan. Bertan 'Arratoitxo Pinpiraz' gain pertsonaia asko agertuko dira. Hala nola, lagun Sagu fidela, katu maltzurra, oilar eroa eta Korrok txerritxo maitagarria.
Aktoreak ondorengoak izango dira, 3-9 urte bitarteko haurren-tzat gomendatuta dagoen emanaldi honetan: Leire Ucha, Ugaitz Alegria eta Gabriel Ocina. Emanaldia euskaraz izango da eta sarrerak 3 euro kostatuko du.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.