diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Naiara González izan da autoeskoletan egindako zozketaren sariduna

ASTIGARRAGA

Naiara González izan da autoeskoletan egindako zozketaren sariduna

Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ateratzeagatik jaso du 400 euroko diru-laguntza

10.02.12 - 03:52 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Buruntzaldeko gainontzeko Udalekin batera, Astigarragakoak 2010ean abiarazi zuen autoeskoletan gidabaimena euskaraz ateratzeko egitasmoa. Iaz 8 astigartar izan ziren azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditu zutenak eta aurten berriz, 18. Horien artean Udalak 400 euroko saria zozketatzen du, hau da, gutxi gorabehera teorikoaren kostua.
2011an Astigarragako Otamendi autoeskolan teorikoa gainditu zutenen arteko zozketa egin eta Astigarragako Naiara González Yabeniri egokitu zaio saria. Aste honetan bertan, Agin Rezola euskara zinegotziak eman dio 400 euroko saria.
Udalak egitasmoarekin jarrai-tzeko asmoa du eta astigartarrak gidabaimena euskaraz ateratzera animatzen ditu. Izan ere, 2012an gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ateratzen dutenek ere aukera izango baitute zozketa berri batean parte hartzeko.
Helburuak
Aurten autoeskoletako egitasmo honen 3. urteari ekin zaio. Guztira, hamaika autoeskolek parte har-tzen dute egitasmoan, Buruntzaldeko guztiek -duela gutxi egitasmo honetan parte hartzera autoeskola berri bat animatu da, Hernaniko Lagunak autoeskola hain zuzen-.
Honela, parte hartzea erabaki zuten autoeskolak formazioa euskaraz eman ahal izateko materialez hornitzen lagundu zitzaien, emandako diru-laguntzekin.
Egitasmoa Astigarraga, Hernani, Urnieta, Lasarte-Oria, Andoain eta Usurbilko herritar euskaldunei zuzentzen da orokorrean, baina bereziki urtean zehar 18 urte bete-tzen dutenei begira, D ereduko eskola euskaldunetan hezitakoei. Helburua, aipatutako guztiak animatzea gidabaimena euskaraz ateratzera, eta horretarako, Burun-tzaldeko herrietako autoesko- lek eskaintzen dienaren berri ema- tea.
En Tuenti
Naiara González izan da autoeskoletan egindako zozketaren sariduna

Usurbilen burutu zen duela gutxi gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ateratzearen inguruko prentsaurrekoa.

Naiara González izan da autoeskoletan egindako zozketaren sariduna

Agin Rezolak eman zion saria Naiara Gonzálezi.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.