diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Tobera Musika-eskola musikaren hazia ereiten

ZEGAMA

Tobera Musika-eskola musikaren hazia ereiten

Joan Filip, Izaskun Malkorra, Ander Svensson eta Kepa Garmendia izan ziren. Andoaingo 7. Piano Jaialdian parte hartu zuten lau gaztetxoek epaileen balorazio ona jaso zuten

09.02.12 - 03:42 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Bikain aritu dira Zegama, Segura, Zerain eta Mutiloako Tobera Musika- eskolako ikasleak otsailaren 4ko eta 5eko asteburuan egin den Andoaingo 7. Piano-jaialdian. Iaz bezala, eskolako ikasle gaztetxoenen aldeko apustua egin du aurten ere Toberak. Andoainen bakarlarien kategorian aritutako 4 ikasleek epaimahaiaren balorazio ona jaso dute: Andrei Joan Filip ikasle zegamar hasiberriak, Izaskun Malkorra herrikideak eta Ander Svensson segurarrak zilarrezko domina eta aipamena eskuratu zuten. Eta Kepa Garmendia mutiloarra, berriz, epaileen kalifikazio gorena eskuetan etxeratu zen, urrezko dominarekin hain zuzen ere. Segurar eta mutiloarrak otsailaren 22rako eskolak prestatu duen inauterietako kontzertu eta erakustaldian hartuko dute parte, jaialdiko pieza berekin. Kontzertu hau Botikaxahar Kulturgunean izango da arratsaldeko 6:30ean. Eta zegamarrek, aldiz, martxoaren 28an Aitxuriko ikus-entzunezkoen gelan egingo den entzunaldian erakutsiko dute herritarren aurrean egindako lana.
IdiazAbalgo txistu alardean
Horrez gain, Laida Arrondo eta Itxaso Berasategi txistu-ikasle zegamarrak urtarrilaren 28ko Idiazabalgo Txistulari-alardean parte hartutako kiderik gazteenak izan ziren. Berretsi egiten da, horrela, Tobera Musika-eskolak gaztetxoenen alde egina duen apustu tinkoa.
Zorionak beren irakasle Ainhoa eta Rosa Mariri ere.
En Tuenti
Tobera Musika-eskola musikaren hazia ereiten

Musikari gaztetxoak. Lau piano-joleak eat bi txistulariak.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.