diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > >
Adinaren lanak, ajeak

BAI HORIXE

Adinaren lanak, ajeak

«Denborarekin ajeatzen da nahiz eta izan sanona, baina gazterik hiltzen ez bada zahartu behar hau danona»

09.02.12 - 03:44 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Ametsetan jardun nuen, aztia nintzen neure etorkizuna iragartzen, nahiz eta zer iragarri handirik ez dagoen, gure kartak mahai gainean daude, agerian. Bizitzaren jokoan ez dago azti edo magorik kartak txamarraren besoan gordeko dituenik. Neure erretratua ikusten nuen ametsean. Hori panorama! Abantailarik handiena urte asko izatea, hori abantaila bada, «baina gazterik hiltzen ez bada, zahartu behar hau danona», bertsolariak amonari esan zion moduan, eta «denborarekin ajeatzen da nahiz eta izan sanona». Ez nekien non nengoen, doi-doi nin-tzen kapaz ohean nengoela sumatzeko, baina ez ohetik jaikitzeko, are gutxiago non nengoen jakiteko: neure etxean ala zahar-etxean, baserrian ala kalean, Nafarroan ala Gipuzkoan. Dena lauso zen nire begientzat, ez nuen gogoratzen bertsoren bat edo beste baino, hura aspaldikoa, oso aspaldikoa: «Burua soildu eta hortzak akastuta, gaztetako kontuak ederki ahaztuta, ez du hitzik egin nahi, kopeta belztuta, zahartzean gizonak gauza onik ez du-ta».
Gero hoska hasi nintzen, zaintzen ninduen emakumearen izena deitzen nuen usuen: «Marta», baina beti ez zen egoten Marta. Orduan zetorkidana, behintzat, ez zen Marta eta pertsona horri ez nion esaten zer nahi nuen: maniak neuzkan, faboritismoak, justifikaziorik ez duten kapritxoak.
Lagundu zidaten ohetik jaikitzen, eta komuneko lanak egiten ere bai. Sutondoan ipini ninduten gero, dutxatu, pixoihal berria ipini, garbi jantzi eta 'orraztu' ondoren. Hasi eta amaitu arte ez nin-tzen isildu, bata iraindu eta bestea laidotu. Ez nintzen gauza suari zotz bat botatzeko, eskuineko eskua nagi eta ezkerrekoa geldi, hanketan indarrik ez, eserita egoteko bakarrik itxura polita; goserik ez eta pilula asko hartu behar.
Okerrena, berriz, ezin gustura bizi eta hiltzeko gogorik ez. Hain zuzen, zahar-tzeak baditu, besteak beste, bi ondorio negargarri: zenbat eta zaharrago hainbat gogo gutxiago mundu hau uzteko, eta ingurukoren bat hiltzen bazaizu, gero eta pena eta sentiberatasun gutxiago, hildakoa oso gertukoa izanda ere. Bai, zahartzeak ezabatu egiten ditu, nonbait, sentimendu eta emozioak ere, egoismoa izan ezik.
Hiltzeko momentu ona zein den ez dago esaterik, baina oso garbi dago zein ez den. Nik, jakinez gero, noski, garuneko odol-isuri batek betiko ohean utziko nauela, egun horren bezpera hautatuko nuke agur esateko. Bi gauza dira arrazoimena duen izakiak onar ez ditzakeenak: begetal bihurtzea eta esperantzarik gabe sufritzea.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.