diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Mungian irabazi ostean, azken bi partidetan erabakiko da sailkapena

ZARAUTZ

Mungian irabazi ostean, azken bi partidetan erabakiko da sailkapena

Bi jardunaldi geratzen dira eta zarauztarrak Eibar eta Ordizia dituzte arerio, sailkapeneko bi lehenengo taldeak. Mungian 7-11 nagusituta Zarautz Rugby Taldea hirugarren kokatu da

09.02.12 - 03:48 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Larunbat arratsaldean Mungiako zelai eraberrituan neurtu zituzten indarrak multzoko 3. eta 4. sailkatuek. Zarauztarren aurkaria, Uribealdea zen, duela urte batzuk Mungia eta Kakarraldo klubak elkartuz sortu zuten taldea. Lehengo urtean Ohorezko B mailan aritu ziren eta zinez talde sendoa osatzen dute.
Jokoan oso sartuta ekin zioten partiduari zarauztarrek eta lehenengo zatian jaun eta jabe izan ziren. Defentsan egoki aritu ziren eta erasoan, berriz, min egiten zuten baloia atzean jokatzen zuten bakoitzean. Baloia aurkarien zelai erdian jartzen asmatu zuten eta gero ongi presionatu zuten. Lan on horren ondorioz, aukera gehiago izan bazituzten ere, entsegu bat eta zigor kolpe bat lortu zituzten atsedenaldirako 0-8 aurreratuaz.
Bigarren zatia gogorragoa izan zen. Uribealdeak aldaketa asko egin zituen taldeari freskotasuna emanez eta zarauztarrek gogotik egin izan zuten lan bizkaitarren erasoaldiak geratzeko. Hala ere, zarauztarrak izan ziren bigarren zatian puntuak lortzen lehenak, aurkarien zigor kolpe inozo batetaz baliatuz (0 -11). Baina Uribealdea ofizio handiko jokalariez osatua dago eta aurrelarien bitartez entsegu bat lortu zuten markagailuan 7-11 emai-tza estua ezarriaz.
Partidua amaitzear zegoela, kontraeraso baten ondoren partidua erabakita utziko lukeen entsegu bat lortu zuten zarauztarrek, baina epaileak, erabaki ulertezin batekin, jokaldia baliogabetu egin zuen. Uribealdekoek, beraien azken aukera zela jakinik, erasora jo zuten baina berriz ere zarauztarren defentsa sendoarekin egin zuten topo eta ezin izan zuten markagailua irauli.
Garaipen honek emandako puntuekin, zarauztarrak ligako 3. postuan jarri dira bi jardunaldi bakarrik falta direnean. Azken bi partiduak sailkapeneko lehenaren eta bigarrenaren aurka jokatu behar dituztenez, igoera faserako txartela eskaintzen duten lehen bi postuetan amaitzeko borrokatuko dira zarauztarrak.
Infantil federatuak
Lehen itzuliko azken partidua jokatu zuten larunbat goizean ZRT-ko infantil federatuek. Eguraldiaren iragarpenek agindu bezala hotz egin zuen Astin eta zelaia zati ba-tzuetan gogorra egon arren, partidua jokatzeko moduan izan ziren.
Lehen zatian, atsedenaldian galtzen joan arren, donostiarrei aurre egiteko gai zirela erakutsi zuten zarauztarrek.
Bigarren zatia gogotsu hasi zuten zarauztarrek eta markagailua parekatzeko entsegua lortu zezaketela zirudienean, baloia galdu eta donostiarrak izan ziren entsegua lortu zutenak. Zorigaiztoko jokaldi honek partidua apurtu zuen eta amaierako emaitza nabarmena izan zen donostiarren alde.
Hemendik bi astetara ligako bigarren itzulia hasiko dute. Denboraldian zehar erakutsitako hobekuntza dela eta, itxaropentsu ekingo diote garai berri honi.
Infantil mailako 3 jokalarik Euskadiko Selekzioak egin behar dituen entrenamenduetan parte hartuko dute: Unai Elustondo, Patxi Gabilondo eta Ibai Mitxelena lasartearrak. Lan bikaina egin dute denak eta hau dute saria.
En Tuenti
Mungian irabazi ostean, azken bi partidetan erabakiko da sailkapena

Bietan garaile. Zarauztarrak Uribealdea taldekoen aurka jokaturiko bi partiduetan nagusitu dira. ::AMAXKAR

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.