diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Artubi elkartea, 18 urte lanean Bedaion

BEDAIO

Artubi elkartea, 18 urte lanean Bedaion

Antolatu duten hurrengo ekintza larunbat honetan izango dute, barrikotea

09.02.12 - 03:42 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Aspaldian aldarrikatu zuten bedaioarrek euren auzoa, bizirik zegoen auzoa zela. Aldarrikapen egiteaz gain, bedaioarrek hamaika proiektu eta ekintza burutu dituzte Tolosako auzo honetan.
Ekintza eta proiektu guzti horren bueltan, Artubi kultur elkartea aurkitzen da. 1994. urtean sortu zen Bedaion, Artubi kultur elkartea, «Bedaiotarren elkargune eta Bedaioren garapenerako tresna izan zedin diote bertako kideek. Bere helburuak ziren eta dira «Bedaiotarren elkargunerako topaleku izan, auzoan sortu zitezkeen arazoei konponbide bat eman, gizarteko hainbat alorreko ekintza (kultura, kirola, musika, jaiak, hizkuntza, ohiturak...) aurrera atera eta erakunde publikoekin batera auzoaren ongi izatea bultzatu asmoz» eta orain arte behintzat betetzen ari direnak.
Tolosako landa auzo honek «olatu» bat bizi du. «Eta zer ikusi dauka honek olatuarekin esango duzue, non dago olatua? Oso erraza, ez dugu itsasorik, beraz olatua begiez ikustea oso zaila, ezta Donostia bezala 2016 kultur hiriburu izateko inongo olatu pretentsiorik ere. Bedaiotarrek ordea, olatuak bere barnean daramaten indarra bezala, badugu auzolanaren indarra, ilusioa eta kemena 2012. urtean ere, orain arte bezalaxe hainbat ekintza antolatu eta Bedaioren garapenerako hainbat ideia eta proiektu aurrera ateratzeko. Energia ez bait da sor-tzen ez da desagertzen, eraldatu baizik, eta urteak igaro ahala, gure energia garai berrietara eraldatu eta egokitzen doa» diote Artubi elkartetik.
Urte hauetan zehar «administrazioarekin (Udalarekin, Diputazioarekin,..) elkarlanean aritzea ere tokatu zaigu. Legealdiak legealdi, beti hildo berberari eutsiz, elkarlanean, Bedaio aurrera ateratzeko helburuarekin. Eta zergatik ez esan, beste proiektu batzuentzako ere eredu izan garela jakinik».
Olatuak bezala joan etorrian, «joandakoak ditugu 1994-tik 2011rarte pasatako urteak, eta ez dut hainbat pertsonai, ekintza eta proiekturen zerrenda egingo, bai esan ordea olatuaren etorria bezela 2012. urteko junta berria ekin-tzaz blai egiteko asmoarekin datorrela datorkigun urtea» gogoratzen dute. Urtean zehar antolatutako ekintzen artean «Ez dira faltako Bedaioko Mendi eta BTT proba, Zaldi Raid-a, Asteburu kulturala, Harrijaia, Bertso afaria, ikastaroak, Mendi irteerak, hitzaldiak... eta gauzatzen ari diran eta gauzatuko diren proiektuak (herri bidea, ur hornidura kaskoan, hitzarmen berria, kaskoaren berurbanizatzea...)» eta bestalakoak.
Azkenik, «lanerako prest dagoen edozeineri ateak zabalduz, lehenengo gonbidapena barrikoterako izango dugu otsailaren 11n, eta garaiak eskatzen duen bezala sagardotegiko menua izango dugu dastagai eta nola ez, protagonista, sagardoa» gonbidapena luzatzen dute.
Lanean jarraituz
Azken hilabeteetan, buruturiko lanean artean herri bide baten berreskurapena izan da. Bide hau Eskoletxe Bedaio Bitarte baserriak lotzen ditu. Bi baserri lotzeaz gain, batez ere, bideak Bedaioren beheko aldea, goiko aldearekin ohiko errepide nagusiarekin alderatuz, askoz ere denbora laburragoan lotzen ditu, eta oinezkoentzako batez ere ibilbide atsegin batetik hogei minututan Bedaioko kaskora iristeko aukera ematen baitu. Ideia nagusia herri bide honen berreskurapenarekin, Bedaioko bi zonaldeak lo-tzeareki batera, Bedaiok naturgune bezela eskeintzen dituen ohiko mendi ibilaldiez gain, beste maila bateko ibilaldi bat eskaintzea izan da. Hau da, adibidez umeekin oso eroso egin daiteken ibilbide bat 30 minututan askoz jota Eskoletxetik Bedaioko kaskora.
Proiektua bi zatitan banatu daiteke, alde batetik bidearen zorua berreskuratu, hau da todo uno bota da nagusiki oinezkoentzat prestatu, hau iada eginik dago, baina bai esan beharra dago, azkeneko uholdeek kaltetu egin zutela bidearen zati bat, eta orain berriro udala arduratu dela hau konpontzeaz. Eta proiektuaren bigarren zatia, ibilbideak berak eskaintzen duen ingurua ezagutu. Hau da, ibilbidearen lehen zatian dagoen erre-ka ezagutzera eman nahi da eta arrantzarako zenbait txoko prestatu, honez gain naturgune batean gaudela kontutan harturik, bertako landare-tzaren propietateak (senda belarrak, xaboiak, ukenduak, .zer belarrekin egin,.) ezagutzera eman nahi da panel didaktikoen bidez, eta ibilbidearen bukaera, lotu, Abaetxe jatetxearekin, bertan, atseden bat egiteko aukera emanez.
Ibilbidea, bedaiotarrek eginiko eskaera baten ondoren gauzatzen ari den proiektua izan da, eta lehen zatia buruturik, 2. zatia 2012.urte bitartean burutzea espero da.
Esan baita ere, berreskuratu nahi den bide hau izan zela aintzinean, errepide nagusia egin baino lehenago, Bedaioko beheko aldea goikoarekin lotzen zuen bidea. Bedaiotarren aldetik esan, asko gustatu dela proiektua eta dagoeneko erabiltzaileak badituela, berriro ibilbidea oinez egiteko ohitura har-tzen ari delarik.
En Tuenti
Artubi elkartea, 18 urte lanean Bedaion

Bedaio auzoan paraje ederrak ikus daiteke urtean zehar, egun hauetan zuri zuriak aurkitzen dira mendi eta inguruak.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.