diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo

BAI HORIXE

'Bidi' bana errez

08.02.12 - 03:40 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Dizipuluak, tonto bihurtzeko aukera zuela eta, maisu bila abiatu zen Zarauzko hondartzara. Dizipuluak maisu margolari kultu batekin egin zuen topo, tonu eta kolore guztien aditu handiarekin, jakinduria ezin ikasian jakintzaz jantziarekin.
Ur eta lurren mugatan, 'bidi' zigarro bana errez abiatu ziren. Berehala, harridura handiz,dizipulua konturatu zen maisu zahar hura itsua zela.
Nolatan, baina, itsu batek eman zezakeen ur urdin, belar berde eta hondar gorrien berri!? Kukuarena egitea pentsatu zuen dizipuluak; baina zaharrari adi eta zurt geratzea erabaki zuen, zer gerta ere gero.
Maisuak begiak itxi zitzala eskatu zion, eta irudikatzeko bateko zein besteko koloreak, eta adierazteko ea. «Begi itxiekin -erantzun zion dizipiluak- ez dut ilunbeltza besterik ikusten».
Maisu zaharrak orduan: «Nik -aitortu zion- zeruaren horia eta itsasoaren gorria eta hondarraren urdina ikus zitzakeat. Nirekin zeramatzaat kolore guztiak. Nirekin eta niretzat. Jendeak nola esan zezakek, hortaz, itsua naizena?».
Dizipuluak ezin ulertu zuen maisuaren irizpidea; izan ere, ilunpetako koadro zurien miran eta liburu beltzen irakurketan, galdua baitzuen, agidanean, ezaguera zuzena.
Beraz, eta zaharra ez haserretzearren, artean begiak itxirik mantentzen zituela, esan zion: «A, bai! Neu ere hasia naiz ikusten.». Eta maisuak: «Zer ikusten duk ba?». Eta «Horrako arbola horien morea ikusten dut!». Baina maisuak, zur eta lur eginik, esan zion: «Ez duk inolako moduz posible. Hemen ez zegok-eta arbolarik!».
Egia egia da, izan, Agame- nonek edo haren zerrizainak esan.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
'Bidi' bana errez
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.