diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Aurtengo aurrekontu proiektua aztergai izango da gaurko plenoan

USURBIL

Aurtengo aurrekontu proiektua aztergai izango da gaurko plenoan

Iazko aurrekontuarekin alderatuz 3 milioi euro gutxiagoko aurrekontua aurkeztuko du Bilduko udal taldeak

08.02.12 - 03:38 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Gaur 18:00etan ezohiko plenoa izango da udaletxean. Bertan gai nagusi bat izango dute mahai gainean: 2012ko aurrekontuproiektua hasieraz onartzea.
10.982.728 euroko udal aurrekontua izango da aurtengo urterako Bilduko udal taldeak aurkeztuko duena. Iazkoarekin alderatuz ia 3 milioi euro gutxiagoko proposamena egin dute otsailaren 1ean Artzabalen egin zuten bilkuran azaldutakoaren arabera.
Ez da gaurko udalbatza plenoko gai bakarra izango. 2012ko Lanpostuen Zerrenda eta Plantilla Organikoaren hasierako onespena ere mahai gainean izango dute eta Udaleko Kontratazio Mahai Iraunkorraren eraketa izango da gai zerrendako azken gaia.
Aurreko erabakiak
Bestalde, Udalbiltza Partzuergoko Kontseilu Nagusian Usurbilgo Udalak izango duen ordezkaritza zehaztua da. Azken osoko bilkuran, udalbatzak gehiengo osoz erabaki zuenez, gobernu taldeko kide Alaitz Aizpuruak ordezkatuko du Udala Udalbiltzan. Bere ordezkoa Jone Urdanpilleta zinegotzia izango da. Bilduk babestu du aurkeztu den proposamena, Hamaikabatek aurka bozkatu zuen, eta Aralar, EAJ-PNV eta PSE-EE-ko ordezkariak abstenitu ziren. Ordezkarien izendapena onartu aurretik, Mertxe Aizpurua alkateak 2001. urteaz geroztik Usurbilgo Udala Udalbiltzako kide dela gogorarazi zuen, errepresioak gogor izan duen erakundea izan arren, zorionez gaur egun funtzionatzen jarraitzen duen bilgunea.
Gehiengo osoz erabakita, Usurbilgo Udalak Hernani, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Villabona, Lizartza, Mendaro, Mutriku, Zaldibia, Ataun, Ibarra, Ordizia eta Legorretako Udalekin parte hartuko du Kutxako Kontseilu Nagusian. Beste hamahiru udalerrirekin batera beraz, urtarrilaren 25ean burutu zen ezohiko osoko bilkuran udal ordezkarien gehiengoak erabaki zuenez.
Kutxako Kontseilu Nagusian parte hartzeko modu honen alde agertu zen gobernu taldea. Aralar, EAJ-PNV eta PSE-EE-ko ordezkariak abstenitu ziren eta Hamaikabatek aurka bozkatu zuen.
Azkenik, Udalak Alokabide S.A.-rekin adostua duen hitzarmenaren baitan, aipatu sozietateari ordaindu beharreko ordainsariak eguneratzeko, udalbatzak lankidetza-hi-tzarmenaren eranskina onartu zuen aho batez, urtarrilaren 31n burutu zen osoko ohiko bilkuran. Baita, «hala nola, datu pertsonaletarako sarbidea duen tratamendu-enkargurako kontratua» ere.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.