diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Goizuetako ihotetako astelehenean, 'Viva Mexico' festa izango da

GOIZUETA

Goizuetako ihotetako astelehenean, 'Viva Mexico' festa izango da

08.02.12 - 03:39 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Dena prest dute Guraso elkarteko kideek aurtengo ihotetako astelehenerako. Otsailaren 20ean mozorro festa erraldoia ospatzeko asmoz egun osoko egitaraua antoaltu dute eta herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte jai giroan murgiltzeko. 'Viva Mexico' lelopean mariatxi festa izango da aurtengo ihoet astelehenean. Beraz, guraso elkarteko nagusi eta umeekin abtera atera nahi duten goizutar guztiek pontxoak, txano erraldoi, gitarra eta bestekoak prestatzen joan behar dute.
Eguerdiko 12etarako elkar-tzeko hitzordua jarrita dute plazan. Bertan, hamaiketakoa eskainiko da ordu horretan eta ondoren, konparsaren kalejira izango da herrian barna. Arratsaldeko 13:30etan berriz, Umore Ona elkartean bazkaria izango da. Arratsaldeko 2etatik 4:30etara berriz, Gruaso elkartekoek prestaturik tailerrak izango dira eta 5:30etan indarrak ebrreskuratzeko txokolate beroa baantuko da.
Eguna Mexicoko kantak abestuz bukatzekoa aukera izango dute goizutarrek karaokea izango baita, arratsaldeko 6etatik aurrera.
Zahagi dantza
Igandean, hasiko dira Goizuetako ihoteak. Egun horretan, goizean pilota eskolakoek partidak antolatu nahi dituzte Umore Ona pilota eskolako ordezkariekin. Arratsaldeko 16:30etan ere, herriko gaztetxoak izango dira protagonistak Zahagi Dan-tza eskainiko baitute herriko eskolan. Iluntzeko 19:00etan berriz, dantzaldia iragarrita. Gaueko 21:30etan mozorroen taldearen afaria izango da.
Astelehean, mozorroek baserrietatik erronda egiten dute, eta etxe bakoitzean jana eta edaria eskainiz harrera egiten diete familiek. Horrela herriko abserri gehienak pasako dituzte eta arratsaldeko 18:00ak aldera itzuliko dira herrira, dultzaineroek lagunduta. Ondotik dan-tzaldia izango da plazan eta gauean, 21:30 afaria eta ondotik berriz dantzaldia egongo da plazan.
Asteartean, goizeko 9:30etan hasiko da jai giroa Goizuetan, mozorroen gosariarekin. Ondotik eskean ibiliko dira herrian barna. Arratsaldeko 14:00etan berriz, bazkaria izango da eta 16:30etan hasita, Zahagi dantza ikusteko aukera egongo da herrian barna. Ondoren, dantzaldia iragarrita dago ilunabarrean eta afal ondoan. Gaueko 21:30etan afaria iragarrita dago.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.