diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Autobuseko bi markesinetan jarri da garraio publikoen ordutegien informazioa

DEBA

Autobuseko bi markesinetan jarri da garraio publikoen ordutegien informazioa

Ekimen honekin garraio publikoen erabilera sustatu nahi da

08.02.12 - 03:33 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Debabarreneko udalek eta Debegesa garraio publikoen erabilera sustatzeko asmoarekin hirietako markesinetan autobus eta tren-linea guztien gaineko informazio gaurkotua jarri dute formatu bakarrean. Horrela, Itziarko eta Deba erdiguneko markesinetan mapa hau ipini da Debabarreneko Mugikortasun Mahaiaren proposamenez eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren laguntzarekin eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak editatu du.
Ideia hau aurrera eraman nahi izan dute garraio publikoen erabilera sustatu nahian eta gutxiago kutsatzen duen mugikortasunaren aldeko apostua eginez. Debaz aparte, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro eta Mutrikun gauza bera burutu da.
Debegesak bere web orrialdean (debegesa.com) igo du mapa hau eta nahi duenak inprimatu dezake. Bertan erraz ikusten dira tren eta autobus publikoen ordutegiak, ibilbideak eta maiztasuna. Era berean, Debako bizilagunak udaletxean eskuratu dezakete mapa hau.
Azterketa
Debabarreneko autobus markesinen egoeraren azterketa egin da, garraio publikoari buruzko informazioaren ikuspegitik. Orain, autobus-linea ezberdinen ordutegi, maiztasun eta ibilbideen gaineko informazio eguneratua ipintzeari ekin dio Debegesak.
En Tuenti
Autobuseko bi markesinetan jarri da garraio publikoen ordutegien informazioa

Autobusen ordutegiko informazioa jarri dute markesinetan. :: SALEGI

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.