diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Gazte Asanbladak itsasoa ekarriko du Legazpira inauterietan

LEGAZPI

Gazte Asanbladak itsasoa ekarriko du Legazpira inauterietan

08.02.12 - 03:38 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Kaleak itsaso bilakatuko dira hemendik hamar egunetara, Gazte Asanbladak antolatutako inauterien barruan. Uholdea otsailaren 18an helduko da herrira, poteo, bazkari eta kalejira haundiarekin. Antolatzaileak asteak daramatzate karroza prestatzen eta bazkarirako txartelak ere salgai jarri dituzte Gaztetxean, Karibe Zaharra eta Kukue tabernetan. Edozeinek eskuratu ditzazke datorren igandera arte, 15 euroren truke.
Hona hemen egun horretarako prestatu duten egitaraua: 12:30etan eta morala falta ez zaigunez beste poteo saiakera bat egingo dugu, aurten ere ezetz!, 14:30etan bazkari herrikoia Aitxuri jatetxean, 17:00etan Gazte Asanbladaren baporeko eskifaia martxan jarriko da Hegialden kalejirari hasiera emanez, Gaztetxeko portuan geldialdia egin eta ondoren Kale Nagusiko itsasoa zeharkatuko dugu, azkenik gure baporeak aingura Nafarroa Kalean botako du, 24:00etan eguna agurtzeko Euskal Herria enparantzan bilduko gara baporearen inguruan azken ke-aldia egiteko.
Legazpiko gazte, txiki eta helduak aurtengo inauterietako ur gazietan murgiltzera gonbidatzen dituzte, ganoraz igeri egiteko mozorroa soinean jantzita. Itsasoaren tematikak aukera zabala eskaintzen du pertsonaia aukeratzerako orduan.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.