diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Girizia Mendi Elkarteak Arantzara ibilaldia antolatu du hilak 26an

OIARTZUN

Girizia Mendi Elkarteak Arantzara ibilaldia antolatu du hilak 26an

Hiru aukera daude: oinez edo bizikletan Oiartzundik joatea, edo oinez Exkaxetik abiatzea

07.02.12 - 03:46 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Girizia Mendi Elkarteak otsailaren 26rako irteera erakargarria antolatu du. Inauterien bueltan, festa hau gogotik ospatzen duen Arantza herri nafarrera joan ahal izango du animatzen den mendizale orok. Aukera desberdinak eskainiko ditu gainera antolakuntzak bakioitzak berari hobeto egokitzen zaion plana aukera dezan.
Ausartenak eta sasoien dauden horiek Oiartzundik bertatik oinez joan daitezke goizeko 6:30ean Haurtzaro Ikastolatik abiatuta. Zazpi orduko ibilaldia aurreikusten da multzo honentzat.
Hainbeste ibili nahi ez duenak autobusean Exkax pareraino joatea izango du eta handik lau ordu eta erdi inguruan iritsiko da oinez Arantza herrira. Multzo honek goizeko 8.00etan izango du hitzordua ikastolako aparkalekuan.
Hirugarren plan bat ere diseinatu du Girizia Mendi Elkarteak: bizikletan joatea Oiartzundik Arantzaraino. Goizeko 8.00etan etapari irteera eman eta lau ordu inguru behar izango dituzte bizikletan joaten direnek helmugara iristeko. Ibilbideak (Oiartzun-Aritxulegi-Dorriko-Pagolleta-Izuko Lepoa-Oilargarata-Arantza) 38 kilometro izango ditu eta 1.300 metroko desnibela.
Autobusa, dutxatzeko eta bizikleta garbitzeko aukera gehi Aran-tzako aterpean bazkariak 32 euro balioko ditu eta beharrezkoa da izena ematerakoan 20 euro aurrera-tzea. Beti bezala, izena emateko Amazkar Tabernara edo Garmendi Txkolategira jo daiteke.
Joaneko bidaia bakoitzak aukeratutako modura egin ondoren, bueltakoan bakoitzak bere abenturak kontatuko ditu autobusean.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.