diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Santa Agedaren omenezko kantu eskea

ASTIGARRAGA

Santa Agedaren omenezko kantu eskea

Aiztondo abesbatza, euskaltegiko ikasle eta irakasleak eta Txirriskla taldeko txistulariak aritu ziren bezperan kantuan. Kopla eta kantu ezagunenak entzun ziren herriko kaleetan zehar

07.02.12 - 03:44 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Zorion, etxe hontako denoi! Oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra, aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz. Baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz», Santa Ageda bezperan kantatutako kopla ezagunaren hasierako ahapaldiarekin hasi ziren kantuan Aiztondo Abesba-tzaren kideak eta Astigarragako euskaltegiko ikasle eta irakasleak.
Izan ere, urtez urte, otsailaren 4ean, ez baita kantu eta bertsorik falta izan herriko kaleetan zehar. Aurten ere Aiztondo abesbatza, Txirriskla txistulari taldea eta Astigarragako euskaltegiko ikasle eta irakasleak Astigarragako Foru enparantzatik abiatuko ziren pasa den asteburuan Santa Agedaren omenezko kantu eskean herriko beste zenbait lekutan kantatzeko geldialdiak eginez.
Ibilbide hotza
Gipuzkoako beste herri batzuetan bezala, Astigarragan ere eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu Santa Ageda bezperan. Kantuan ibili ziren herrian zehar, baina bizilagun gehienak ez ziren animatu kalera ateratzera eta taldeekin ibilbidea jarraitzera.
En Tuenti
Santa Agedaren omenezko kantu eskea

Kantuan. Aiztondo abesbatzako kide batzuk, txistulariak eta euskaltegiko ikasle eta irakasleak irten ziren kalera Santa Ageda bezperan. :: JUANFER

Santa Agedaren omenezko kantu eskea

Lehenengo koplak udaletxe inguruan, Foru plazan, entzun ziren. :: JUANFER

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.