diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > >
Aurretiko abisua

BAI HORIXE

Aurretiko abisua

Hiriak eraldatu egiten ditu pertsonak

06.02.12 - 01:57 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Hiriak, batzuentzat bedeinkatuak, besteentzat madarikatuak, gizadiaren asmakizun berria dira. Noski, berritasun hori antzemateko homo sapiens-aren sorrera izan behar dugu buruan, gure arbasoen arbasoak izan behar ditugu konparapuntu.
Geroztik, gustatu ala ez, gizadia aurrera bultzatu duten asmakizun gehienak, aurrerapenik eraginkorrenak, hirietan gertatu dira. Hori, gutxienez, esan daiteke hirien alde, beraien tamaina kontutan izan gabe.
Tamainak, ordea, askorentzat axola du. Behin pertsonak milaka batzuetan bildu ondoren, askok aldarrikatzen du bere jaioterri edo bizilekuarentzat hiri izena, herria esateak lekua gutxietsiko balu bezala. Baina hori beste kontu bat da.
Gauza da hiritan bizi garela gero eta gehiago, hiriak erakartzen gaituela, handik kanpo bizi dena salbuespen bilakatu arte. Hirietan, halere, goian esandakoa ezeztatu gabe, aurrerapenak prezio garestia izan ohi du. Batzuk gustura ordaintzen dutena, baina salneurri garestia dena den.
Pertsonak sortu du hiria, baina hiriak pertsona berriak sortzen ditu, pertsonak eraldatzen ditu. Lehenengo eta behin naturarengandik bereizten gaituelako. Hirian ez dago zerurik, ez bada argi elektrikoak zikindutako lainoek osatutako sabaia. Hirian ez dago asfaltatu gabeko lurrik.
Hirian natura sinbolikoa da, lorategiren bat, kale bazterretan bizirik dirauten zuhaitz tristeak, beti loturik edo kaioletan bizi diren animaliak.
Eta eguraldia. Agian horregatik gerta-tzen da eguraldia hainbestetan hizpide, naturak hiritan duen mezularia delako. Hiritar askori iruditzen zaio asfalto gainean ausartzen den natura menderatua dagoela, kontrolatua eta ez badago, norbaiten erantzukizuna dela, norbaitek ez duela bete zegokion eginbeharra.
Hori primeran dakitelako arduratzen dira gure agintariak edozein eguraldi aldaketaz biztanleriari abisua ematen, ustekabean har ez gaitzan. Haize zakarra, elur maluta mordoxka edo ur jasak, ezerk ezin du gure hirietako ordena aldatu. Eta aldatuko balu, egon gaitezen gutxienez jakinaren gainean, har ditzagun ahaztuta ditugun ohiturak, gogora dezagun negu eta uda hogei graduren bueltan egoteko aukera bakarra etxe barruak direla.
Gainera, inoiz eguraldi aldaketak aurretiko abisurik gabe harrapatzen bagaitu, haserretu egiten gara eta gure amorrua gobernatzen gaituzten pertsonen kontra bideratzen dugu. Eta horixe bakarrik falta zitzaien gizagaixoei.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.