diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Eguraldiak erabat zapuztu zuen Ibaialde ikastolaren aldeko jaia

Lodosa-Sartaguda

Eguraldiak erabat zapuztu zuen Ibaialde ikastolaren aldeko jaia

Lodosa-Sartagudako ikastolarentzat oso garrantzitsua zen hitzordura 5.000 bat lagun bildu ziren soilik, espero zenaren herena

06.02.12 - 01:56 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Lur jota eta triste. Ez ordea erabat etsita. Horrelaxe zegoen Ana Mendizabal, Lodosa-Sartagudako Ibaialde ikastolako lehendakaria, «horrenbeste lan hartu eta gero» eguraldiak diru egoera oso zailean dagoen ikastolaren aldeko festa erabat zapuztu zuela ikusirik.
Izan ere, hilabeteak zeramatzaten lanean Nafarroako ikastola honetako gurasoek -57 familia dira guztira- eta borondatezko laguntzaileek ikastolaren 25. urteurrena ospatzeko festa antolatzen. Urteurren berezi eta garrantzitsua, dituen zorrei aurre egiteko ezinbestekoa baitzuten lan handiz antolatutako festaren ekarpena. Urtean 70.000 euro ordaindu behar ditu obrak egiteko eskatu zuten mailegua ordaintzeko; Nafarroako Gobernuarekin hitzatu gabe dauzkan bi gela aurrera ateratzeko, berriz, 100.000 behar ditu. Nafarroako ikastolen elkartasun funtsa ahiturik, urgentziazko deialdia egin zuten abenduan, laguntza eske.
Atzoko jai egunerako egitarau bikaina zeukaten antolatuta Sartagudan baina, azkenean, huts egin zuten aurreikuspenek eguraldi makurraren ondorioz. «Espero genuena ez da inondik ere bete -azaldu zuen Ana Mendizabalek-. Izugarri eskertzen diegu etorri izana agertu diren 4.000 edo 5.000 lagunei, baina guk 15.000 inguru espero eta behar genituen. Azkenean, errepideak gaizki zeudelako eta jendea beldur zelako, 40 autobus bertan behera gelditu ziren, eta jaialdian parte hartzekoak ziren hainbat talde ere ezin iritsita gelditu ziren. Izugarrizko pena hartu dugu, guretzat oso-oso garrantzitsua zen».
Arazoak ez direnez berez ezabatuko, honakoa dio Mendizabalek: «Gertatutakoa ikusita, elkartasunezko kontu korrontea (Euskadiko Kutxa 3035 0153 46 1531026051) da orain dugun itxaropena. Etorkizuna ziurtatzeko, laguntza behar dugu; lagundu nahi duenak, egin dezala mesedez kontu korronte horren bitartez».
En Tuenti
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.