diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Antton Kazabonen 'Argazki-albuma' azken nobela argitaratuko du Elkar argitaletxeak

OIARTZUN

Antton Kazabonen 'Argazki-albuma' azken nobela argitaratuko du Elkar argitaletxeak

Iaz lau liburuxka argitaratu ditu oiartzuarrak eta bisitaz lepo dauka egutegia

05.02.12 - 03:00 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Gabonetan bukatu zuen Antton Kazabon oiartzuarrak udara partean hasi zuen bere azken nobela eta Elkar argitaletxeak irakurri bezain pronto lana eskatu eta argitaratzeko asmoa azaldu dio.
DBHko ikasleentzat idatzitako liburua da, hau da, haurren ipuinak baino lanketa sakonagoa eskatzen duena. «Ohituagoa nago txikientzat ipuinak idazten baina egia da eskasia handiagoa dagoela nerabeentzako euskal literaturan eta eskaerak ere hortik datoz», dio Kazabonek. Lau edo bost orritik 50 orritara pasatzea suposatzen du salto horrek, eta baita istorioa gehiago lantzea ere.
Hala ere, Kazabonek onartzen duenez «esperimentatzea gustatzen zait eta dibertitu egiten naiz idazten». Formatoarekin jolasteko zalea da oiartzuarra, eta beste batzuetan karta bidez sortutako harremanak edo telefonoaren bitartez izandako elkarrizketak hizpide izan baditu, oraingoan, izenburuak dion bezala, argazki-album bat ikusten sortuko da istorioa. Bikote bateko mutilaren etxeko albuma ikusten sortuko dira nobelan zehar interesa piztuko duten galderak.
Kazabonek ez du bere poza ukatzen Elkar argitaletxeak azaldu duen prestutasunaren aurrean eta honen harira hala dio: «orokorrean suertea izan dut idatzi dudana publikatu egin baitidate».
Urrutira jo gabe, 2011 urtean zehar Haurtzaroko irakaslearen lau liburuxka argitaratu dira eta egutegia bete bete eginda dauka eskolatara egin beharreko bisitekin. Kritika onak jaso ditu bereziki Letrak Elurretan (Elkar) liburuak. Bertan, egileak egungo haurrei ohituta dauden liburuetatik edota ordenagailuko orrietatik haratago jakinduriaz betetako beste orri batzuk badaudela erakusten die. Emakume gaztea haur bati irakurtzen erakustera baserrira igo eta berak ikasiko ditu hainbat gauza aberasgarri naturarekin zerikusia dutenak.
Feli eta Filo (Erein) izan da joan den urtean idatzitako beste ipuinetako bat. Kazabonek esanetan «farre egiteko liburua. Ganberrada bat. Dibertigarria».
Berria egunkariko Mantangorri astekariaren zaleak gustura irakurri ahal izango dute bertan kontatutako ipuinen bilduma Barkatu, Aita! (Desclee De Brouwer) izenburupean. Gogoetak eta barruko minak aipatzen ditu liburuak gai serio bat haurren tonoan jorratzeak dakarren zailtasuna medio.
Laugarren lanak Manta Belaunetan (Ibaizabal) du izena eta bertan zahar etxean dagoen aiton baten inguruan sortzen diren elkarrizketa desberdinak jasotzen dira. Batetik, aitona aldamenean nahi duen Ander haurrarenak, bestetik senar-emazteak etxeko sukaldean aitonaren inguruan izandakoak, eta azkenik zaintzailearenak, gordintasun maila desberdina agerian geratzen delarik.
En Tuenti
Antton Kazabonen 'Argazki-albuma' azken nobela argitaratuko du Elkar argitaletxeak

Kazabon, bere liburuekin.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.