diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Santa Ageda kopla izoztuen erritmoa jarraitzen

DEBA

Santa Ageda kopla izoztuen erritmoa jarraitzen

Talde ezberdinak irten ziren baserritar jantzita eta makilarekin

05.02.12 - 03:01 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Santa Ageda Eguna gaur da, baina atzo eta ostiral arratsaldean ospatu zen giro onean. Talde ezberdinak atera ziren eta hotzari aurre egin behar izan zioten eta batzuk baita elurrari ere. Hala ere, abestutako koplek lortu zuten bizilagunak berotzea eta jendea animatzea. Santa Ageda Egunaren bezpera herri guztira heldu zen.
Itziarko Kultur Elkarteko kideek buruan zeukaten baserri eta etxe guztietako ateak jotzea eta horrela egin zuten atzo. Herritar ugari animatu ziren baserritar jantziak ipintzera, makilak hartuta, eta Santa Agedako koplak abestera. Lehenbizi, guztiak bildu ziren plazan eta han taldeetan banatu ziren. Handik bakoitzak bere bidea hartu zuen eta abiatu ziren umore ona zabaltzera. Leku askotara iritsi ziren kantak. Hotz asko egin arren koplen erritmoa ez zen gelditu. Baserri eta etxe guztietara ailegatu ziren. Aurten, Itziar eskolako ikasle eta gurasoek Santa Agedako ekitaldietan parte hartzea aukeratu zuten. Horrela, hauek gehitu ziren festara. Itziar eta inguruetatik Santa Agedako soinuak zabaldu ziren. Ekitaldi polita izan zen atzokoa. Bizilagunek bertsolari eta trikitilarien laguntza izan zuten.
Gazteak erdigunetik
Musika Eskolako ikasleek ostiral arratsaldean eduki zuten euren momentua. Koral klaseko 42 gazte lau abesti eskeini zuten herriko erdigunetik egindako kalejiran. Akordeoi eta txistuek soinuak jarri zituzten. Denak batera giroa alaitu zuten. Musika eskolako ikasleek atera baino lehen, Luzaro ikastoletako gazteen txanda izan zen. Euren gelak hutzi eta kalejira bat burutu zuten udaletxeko plazaraino. Guraso eta lagun ugarik jarraitu zuten txikiek egindako ekintza.
En Tuenti
Santa Ageda kopla izoztuen erritmoa jarraitzen

Luzaroko ikasleek kalejira burutu zuten ikastolatik udaleko plazaraino. :: ANDER SALEGI

Santa Ageda kopla izoztuen erritmoa jarraitzen

Itziartarrak bildu ziren eliza ondoan Santa Agedako koplak abesteko, nahiz eta elurra egin. :: ANDER SALEGI

Santa Ageda kopla izoztuen erritmoa jarraitzen

Itziar ikastolako 4. mailako ikasleek animatu ziren baserritar jantzita Santa Agedako koplak abestera. :: ANDER SALEGI

Santa Ageda kopla izoztuen erritmoa jarraitzen

Itziarko kaleak giro onenean murgildu ziren atzo. :: ANDER SALEGI

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.