diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo

BAI HORIXE

Gauez

04.02.12 - 01:54 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Gauez jaikita ibiltzen naiz maiz. Etxean, esan nahi nuke, ez ordu ttikitako arrisku handietan. Ez dut argirik pizten, ez dut komuneko urik botatzen, ez diot ispiluari ttu egiten. Hozkailua, ordu horietan, dinosauru nekatu bat da, biriketatik ongi ez dabilen labe garaia. Jogurt bat hartzen dut bertatik, basafruitu goxoena, eta musen zain gelditzen naiz Uzturrera begira. Etortzen ez direlako, espidifen bat irensten dut, eta baita omeprazol bat ere tarteka- -marteka. Garbantzuak egosten ditut, errege-opila erai- kitzen dut, zapatak garbitzen ditut. Geldi egonean, geldi ez egoteko gogoa etortzen zait. Gauez, beste pertsona bat naiz ni, nik neronek ere apenas ezagutzen dudana. Amets egiten dut esna, eldarnioak idazten (hain arrakastatsuak!), poema baten euria zirriborratzen dut. Bakardadean, isilik, oinutsik, mundua lo dagoen bitartean. Logabeziak erasaten didanean, esna egoten naiz ia beti. Zer daukat, bada, kontzientzian lo zerraldo goxoa eragozten didana? Oi, jakinen banu! Bekatu nagusirik ez behintzat, nik ez dut-eta sekula pelikula pornografikorik ikusi. Gehiago dira eskritoreen gauzak, badakizue, metonimia bat, pertsonaia hura, haiku baten aldamioa, pentsamendu baten lerro-artea, horrelako gauzak. Matraka ematen dute, ordea, ez dira inoiz kopetaren frontisetik desagertzen. Hori du txarra idazletzak, beti zaudela ezer egin gabe eternoan, beti gau-ibiltari baldar barregarri, beti mundu ezinezko eta hobeak eraiki nahian, beti frakasoarekin txolartean, beti alferrik eta esna, beti mundua martxan jarri nahian mundua lo dagoen bitartean.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.