diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Senior mailako Euskal Ligako bi taldeen eskubaloi partidak gaur kiroldegian

USURBIL

Senior mailako Euskal Ligako bi taldeen eskubaloi partidak gaur kiroldegian

04.02.12 - 01:59 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Usurbil Kirol Elkarteko eskubaloi taldeen hiru neurketa jokatuko dira Oiardo kiroldegian asteburu honetan. Gaur arratsaldean bi partida izango dira eta bihar goizean, berriz, bat.
Euskal Liga jokatzen ari diren bi senior mailako taldeen neurketak ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean. Goi mailan jokatzen ari den emakumezkoen taldeak Muskiz taldearen aurka jokatuko du 16:30etan hasiko den partidan. Pasa den asteburuan Kukullaga taldea gainditu zuten Bizkaiko Etxebarri herrian jokatutako neurketan. Sailkapenean beraien aurretik zegoen taldea izan zuten aurrez aurre eta neurketa estua jokatu ostean jokoan zeuden bi puntuak eskuratu zituzten. Atsedenaldira 15-14 atzetik iritsi ziren eta azken minutuetan ere atzetik ziren markagailuan herriko neskak, baina azkenean 25-27 irabazi zuten. Oraindik ere azken hirugarren postuan kokatuta daude, baina gaur beste bi puntu lortzeko aukera izango dute azken postuan kokatuta dagoen taldearen aurka.
Ondoren, 18:00etan, 2. Nazionaleko mutilen taldeak jokatuko du Oiardon Estudios Gis El Pilar taldearen aurka. Azken jardunaldian etxetik kanpo 5. postuan zegoen Egiaren aurka berdinketa lortu ostean azken hilabeteetako itxura ona eman eta garaipena lortzen saiatuko dira usurbildarrak. Aurrez aurre izango duten taldea 6. postuan kokatuta dago 21 punturekin, herriko taldea, aldiz, azken laugarren postuan da 10 punturekin.
Bihar goizeko 11:00etan 2. Territorial mailan jokatzen ari den senior mutilen taldea izango da Oiardon jokatuko duena. Usurbil Kirol Elkarteko taldeak Somos Eibar Eskubaloia liderraren aurka jokatuko du. Eibartarrek orain arte jokatutako neurketa guztiak irabazi dituzte eta herriko taldea 3. postuan da 8 puntu gutxiagorekin.
Gainontzeko taldeek atsedena izango dute. Euskal Ligako kadete eta jubenil mailako nesken taldeek pasa den asteburuan amaitu zuten liga. Jubenilek 4. postuan amaitu dute azken neurketan Elgoibar 28-22 gainditu ostean eta kadeteak azken bigarren postuan gelditu dira. Azken neurketan 22-27 galdu zuten Elgoibarren aurka.
En Tuenti
Senior mailako Euskal Ligako bi taldeen eskubaloi partidak gaur kiroldegian

Neskek 16:30etan jokatuko dute.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.