diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Elurraren baimenaz lau futbol partida ikusteko aukera gaur Haranen

USURBIL

Elurraren baimenaz lau futbol partida ikusteko aukera gaur Haranen

Emakumezkoen taldea, Preferente mailakoa eta jubenilak ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean Harane futbol zelaian

04.02.12 - 01:59 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Eguraldiak besterik agintzen ez badu, gaurkoan futbol arratsalde oparoa izango da Harane futbol zelaian. Azken egun hauetako hotzari aurre eginez Usurbil Futbol Taldearen 3 neurketa jokatuko dira arratsaldeko 15:30etan hasita.
Emakumezkoen senior mailako taldea izango da ordu horretan Haranen jokatuko duena. Kopa txapelketa jokatzen ari da herriko taldea eta gaurkoan Orioko taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak. Usurbildarrek lehiaketa honetan orain arte jokatutako 2 partidak galdu dituzte, azken pasa den asteburuan Haranen Elgoibarren aurka, eta oriotarrek, berriz, jokatutako neurketa bakarra galdu dute.
Ondoren, Preferente mailako taldearen txanda izango da. 17:30etan hasita Irungo Mariño taldearen aurka jokatuko dute Haranen. Azkenengo 8 jardunaldietan partidarik galdu gabe dago herriko taldea, baina azken 2 jardunaldietan lortutako berdinketekin zertxobait urrundu da lehen postutik. Joan den larunbatean 1-1 berdindu zuten Astigarragan Mundarroren aurka.
Baja askorekin aurre egin zioten neurketa honi eta markagailuan atzetik izan baziren ere egoerari buelta emateko gai izan ziren.
Beñat Bereziartuak egin zuen berdinketaren gola 2. Zatian eta azken momentuan jokoan zeuden 3 puntuak etxera eramateko gol aukera garbi bat ere izan zuten.
Gaurko norgehiagoka honen aurretik 4. postuan kokatuta dago herriko taldea 35 punturekin. Lehen postuan kokatuta dagoen Touring 6 puntura dute, Tolosa B 5 puntura eta Ostadar 4ra. Asteburu honetan, gainerta, lehenengo biek elkarren aurka jokatuko dute. Gaur Haranen aurrez aurre izango duten Mariño, aldiz, 7. postuan da 28 punturekin.
Azkenik, 1. Jubenil mailako taldeak igoera faseko 5. jardunaldiari egingo dio aurre gaur Haranen. 19.30etan hasita Lazkaoren aurka jokatuko dute. Pasa den larunbatean 3-2 galdu zuten Touring taldearen aurka eta gaurkoan 3 puntuak eskuratzea ezinbestekoa izango dute lehen postuetan mantendu ahal izateko. Izan ere, lehiaketa honetan lehen 3 partidak irabazi zituzten eta sailkapenaren buruan dira Orioko eta Añorga B taldearekin batera 9 punturekin.
Gainontzeko taldeei dagokionez, 1. kadete mailako taldeak 10.45etan jokatuko du Haranen Internacional taldearen aurka. Herriko jokalariek Kopa txapelketako lehen garaipena lortu nahiko dute gaur. Infantil mailako taldeak Donostiako Berio futbol zelaian jokatuko du bihar 9.00etan Santo Tomas Lizeoaren aurka eta lidertza eskuratzeko aukerekin joango dira Donostia aldera. Futbol 8ko infantil mailako beste bi taldeek ere etxetik kanpo jokatuko dute. Mutilek Zestoan gaur 12.00etan eta neskek Donostiako Berion gaur 13.30etan Antigua-Luberri taldearen aurka.
En Tuenti
Elurraren baimenaz lau futbol partida ikusteko aukera gaur Haranen

Preferente mailako taldeak 17:30etan jokatuko du Haranen.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.