diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Danbolin Eskolako 17 haur eta gazte Andoaingo piano jaialdian

ORIO

Danbolin Eskolako 17 haur eta gazte Andoaingo piano jaialdian

Bihar eta etzi ospatuko da 887 piano joleren partaidetzarekin

03.02.12 - 02:31 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Bihar eta etzi, larunbat eta igandean, Andoaingo Bastero kulturgunean 7. Andoaingo piano jaialdia oapatuko da, Andoaingo udalak eta Seiasle elkarteak antolaturik. Aurtengo deialdian musika eskola eta kontserbatorio ezberdinetako 887 piano ikasleek hartuko dute parte, 6 urtetik 18 urte bitartean. Gipuzkoatik 813 ikasle, Bizkaiatik 62 ikasle, Arabatik 8 ikasle eta Nafarroatik 6 ikasle joango dira. Jaialdia izateaz gain txapelketa ere bada.
Bi egunetan, goizeko 09:30etatik gaueko 20:30etara pianojoleak jo eta ke harituko dira Bastero kulturguneko bi aretoetan, horien artean Orioko Danbolin Musika Eskolako 17 ikasleak izango dira, 7 urtetik 14 urtera bitartean.
Maila ezberdinetan
Modalitate eta maila ezberdinetan hartuko dute parte. Piano bakarlariek A, B, C mailan izango dira eta pianoa lau eskutara A, B mailetan, Audra Almanaityte irakasle dutelarik.
Piano bakarlariak bezala, A mailan: Hodei Sanz, Alejandro Campoa, Miren Genova eta Amaia Izagirre. Piano bakarlariak bezala, B mailan: Paula Argintxona, Ainhoa Bontigi, Ander Carrera, Borja Esnal, Mikel Etxarri eta Aitor Lizaso eta piano bakarlariak bezala, C. mailan: Jon Loidi.
Pianoa lau eskutara, A mailan: Unai Bontigi eta Iker Pielago eta, pianoa lau eskutara, B mailan: Uxue Alberdi eta Ainhoa Grijalba, Nora Pielago eta Goizane Baylin.
Bukatzean, parte hartzaileek diplomak eta dominak jasotzen dituzte, dominak urrezkoak, zilarrezkoak eta brontzezkoak direlarik. Txapelketa honetan bakoitza bere buruarekin lehiatzen da eta ez aldamenekoekin.
Antolatzaileen nahia partaideentzat eta beraiekin batera hurbiltzen den ororentzat gozotasun giroa lortzea da, eta normalak diren urduritasun guztien gainetik, jai giro polit bat izatea. Ekitaldi honen bukaeran, igandean amaierako kontzertua izango da, aipamen bereziak jasotzen dituzten ikasleek parte hartuko dutelarik.
En Tuenti
Danbolin Eskolako 17 haur eta gazte Andoaingo piano jaialdian

Orioko taldea. Andoaingo jaialdian parte hartuko duen Danbolin Musika Eskolako piano joleen taldea.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.