diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Itziartarrek baserri eta etxe guztietan atea jo nahi dute Santa Eske bezperan

DEBA

Itziartarrek baserri eta etxe guztietan atea jo nahi dute Santa Eske bezperan

Itziar, Lastur, Endoia Egia, Itxaspe, Elorriaga eta Mardari inguruetatik ibiliko dira taldeak

03.02.12 - 02:29 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Itziarko Kultur Taldeak Santa Eskea antolatu du Itziarren larunbat honetan. Egun berezia izango da. «Santa Eskea iristear da eta ohitura denez egun honetan baserri eta etxe guztietan atea jo nahi izaten dugu», esaten dute taldeko kideek. Tradizio hau mantendu nahian, «herriko jendearen parte-hartzea ezinbestekoa da egun osoz irauten duen festa honetan», azpimarratzen dute.
Aurten egun berezia izango da. Itziarko Kultur Taldeak aspalditik egiten du ekintza hau larunbatetan, eta oraingo honetan Santa Eske bezpera larunbatean da. Adin guztietako jendea elkartzen da honelako egun batean eta denak baserritarrez jantzita joaten dira, ba-tzuk eskuan makila daramatelarik. Edonor animatu daiteke ekimen honetan parte hartzera.
Egun hau alaitzeko Itziarko trikitilariak, Itziarko Bertso Eskolaz gain, Jokin Uranga, Iñaki Gurrutxaga eta Iñigo Izagirre bertsolariak izango dira egun guztian zehar Itziar, Lastur, Endoia Egia, Itxaspe, Elorriaga eta Mardari inguruetako baserrietan.
Bizilagun guztiak Itziarko plazan bilduko dira oso goiz eta 8:45etan irtengo dira. Parte-hartzaileak taldeetan banatuko da eta handik etxe eta baserri guztietara mugituko dira. Aurten, lehenengo aldiz, eskolako haur eta gurasoak herrian zehar ibiliko dira. Horretarako, 10:30etan elkartuko dira herriko plazan.
Talde bakoitzarekin bertsolari bat eta trikitilari-panderojole bikote bat joango dira, «baserritik baserrira eta bertsotik bertsorako tartea alaitzeko», aipatzen dute Itziarko Kultur Elkartetik.
Osatutako talde bakoitzak eguerdi aldera taberna batean bazkari-pasa egingo du eta arratsaldera arte itxarongo du berriro kantuari ekiteko. Iluntzean, Itziar herrira itzuli eta afari batekin egunari amaiera emango dio.
Musika Eskolako ikasleak
Musika Eskolako koral ikasleak gaur, Ageda Deuna bezperaren aurreko egunean, aterako dira kaleetara lau abesti eskaintzera. Taldea 42 kidez osatua dago, baina ez dira bakarrik egongo, akordeoi eta txistuko ikasleen laguntza edukiko baitute. Kalejira 19:30ean hasiko da herrian zehar, baina eguraldi txarra eginez gero ekintza arkupetan egingo da.
Burutuko duten ekintzan ikasleek 'Agate Deuna', 'Dios te salve', 'Hartzekorikan' eta 'Izazpiren' abestiak kantatuko dituzte.
En Tuenti
Itziartarrek baserri eta etxe guztietan atea jo nahi dute Santa Eske bezperan

Joan den urtean bizilagun asko animatu ziren ekintza honetan parte hartzera.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.