diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Elurra gogotik bota zuen atzokoan

EZKIO-ITSASO

Elurra gogotik bota zuen atzokoan

Errepidea garbitzen utzi zuten, momentuan berriro estaltzen zelako. Ezkio eta Itsaso auzoetako guneetatik kotxearekin jaistea arriskutsu jarri zen; umeak berriz pozik aritu ziren jolasean

03.02.12 - 02:32 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Lasai hasi zen atzo eguna Ezkio-Itsason, goizeko lehenengo ordutan elur-maluta gutxi batzuk erori zirelako, baina goiza aurrera joan zen bitartean geroz eta indar gehiagorekin egiten hasi zen elurra pasisai guztia oro zuritu arte.
Ezkio-Itsasoko Udalekoak prestatuta zeuden eguraldi honetarako eta bi traktore prest egon ziren goizean zehar, behar izanez gero, errepidera atera eta hau garbitzeko. Dena den, goizean ez zuten beharrezkoa ikusi.
Arratsaldean berriz egoera guztiz aldatu zen herrian eta Ezkio eta Itsasoko auzotar batzuk etxean gelditzeko erabakia hartu zuten, eguraldia okertzen zihoala ikusiz. Arratsaldeko lehenengo orduan hasi zen elurra erortzen eta mara mara jarraitu zuen arratsalde osoan zehar. Herriko bi traktoreak kalera irten ziren errepideak garbitzeko, baino emaitza gutxirekin. Itsaso eta Ezkio auzoko gunetara igo, baserri ba-tzuetako bideak garbitu, auzoetako kaleetatik pasa eta errepidea ere garbitu zuten Udaleko langileek, baino dena alferrik: «garbitu bezain laster elurrak zuritzen du berriro errepidea eta bertan behera uztea erabaki dugu», esan zuen uda langileak arratsaldeko 18:00ak inguru. Ordu horretan traktoreak jaso eta gaur goizera arte itxarotea erabaki zuten.
Dena prest utzi dute eta gaurko eguraldiaren arabera goizeko lehenengo orduan berriro kalera irtengo dira dena garbitzeko eta ahal den einean herritarrek eragozpen gutxien izan ditzaten .
Bestalde, aurten oso gatz gutxi banatu da, aurreko urtean egin zuten bezala, bakarrik Udaletxera deitu eta espresuki eskatu duten baserritarrei eman zaie gatza, hau beraien etxeetara joateko erabiltzen dituzten pistetan bota dezaten; herriko errepideetan ez da bota alde batetik behar izan ez delako eta bestetik, errepidea asko hondatzen duelako.
Prebisioak dioenez, gaurko egunean ere, atzo bezala, elurra gogoz egingo du. Metereologi zentruak esan duenez, goizeko 6etan elurra egiten hasi eta egun osoan gelditu gabe jarraituko du. Tenperaturak zero azpikoak izango dira jardunaldi osoan. Larunbatean ere berdintsu jarraituko duela diote iragarpenek.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Elurra gogotik bota zuen atzokoan

Ezkio. Ezkio auzoan elurra mara mara egin zuen egun osoan zehar, dena txuriz estaliz. :: JOSU LANDA

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.