diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo

PLAZA DE GIPUZKOA

Matxinbenta

03.02.12 - 02:33 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Balego lehiaketarik, hitzik dotoreena, koitaduena, sexyena eta horien gisan, herri izenik ederrena aukeratzeko, nik, ez neukake dudarik, Matxinbenta aukeratuko nuke. Zergatik? Ez dakit, baina zer axola, gustu eta nahikeria kontuek esplikazio gutxi. Jende askorentzat izen hori, beste ehundaka asko bezalaxe, hitz bat besterik ez da. Batzuentzat leku irudizkoen, edo imajinatuen, atlas batetik eroria bezala da, auskalo zein Santxo Panzaren intsula, fikziozkoa edozein kasutan. Non dituk hirekin ibiltzen diren matxinbentar parea? Esan ohi zidan, lotsagabeki, hangoxe batek laguntzan ibiltzen zitzaizkidan bizkartzainengatik galdetuz. Nire herriaren izenik jakin ez, edo ahora ez etortzen eta, nire izaera eta irudiari egokitzen zitzaiolakoan edo, zer? bazoaz Matxinbentara? Claro, vas, a Matxinbenta, lasai asko esanaz nirekiko kortesiak egiten dituen borondate oso oneko, eta ez hain oneko, jende piloa dago. Askoz urrutiagokoa ere ez naiz, pentsatzen nuen nire artean, edo bai leinu nabarmenekoa naizela. Matxinbenta, hizkeran ez bezala, ez dut urrutiko. Fraile herri, poeten habi, nobio errepublikano errepresaliatua ote zuen maistradun eskola, irakaslerik gabeko eskola, Mandubitik beherako nafarrak, Santa Agedatan ostutako laranja edo litxarkerietan gastatutako zazpi xemaiko, inoren deserria, amaren herri, neska mutikoen liskar, estankoa, Zepeiño, Martina,. gure mila gau eta bat, amak inoiz gehiago ez kontatuko eta ez hala direla esango dizkigun amai ezin ahala kontu, auzo txiki baina mundu oso, lau herri. Santa Agedak, obligazioa da idatzizko buelta. Eta, Txato, gonbitea?
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.