diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Gidabaimena euskaraz atera zutenen kopuruak gora egin zuen 2011n

USURBIL

Gidabaimena euskaraz atera zutenen kopuruak gora egin zuen 2011n

60 lagunek erabili zuten aukera hau, aurreko urtean baino 26 gehiagok. Atzo Artzabalen bildu ziren Buruntzaldeako udaletako ordezkariak, egitasmo honek dakarren sariaren zozketa egin asmoz

02.02.12 - 02:04 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Gazteek gidabaimena euskaraz atera dezaten sustatzeko, 2010ean gauzatutako egitasmoari jarraipena emanez, Buruntzaldeko udalek egitasmo honekin jarrai-tzen dute. Atzo Gidabaimenaren atal teorikoa 2011n euskaraz gainditu dutenen zozketa egin zen herriko Artzabalgo areto nagusian eta bertan izan zen Alaitz Aizpurua herriko euskara batzordeko lehendakaria Buruntzaldeako beste ordezkariekin batera.
Buruntzaldeko udalek 2002an euskara egitasmoak elkarlanean bideratzea onetsi zutenetik hainbat izan dira herriko sektore ezberdinetako establezimenduen partehartzearekin egindako kanpainak: arrandegiak, harategiak, okindegiak, fruta-dendak... guztietan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoak burutu izan dira Buruntzaldetik. (Ekimen hauei buruzko informazioa www.burun-tzaldea.org web orrian eskura liteke.)
2010ean autoeskoletan gidabaimena euskaraz ateratzera eragiteko egitasmoa jarri zen abian. 2011 eta 2012an egitasmoaren sustapenarekin jarraitu dute Buruntzaldeko udalek.
Buruntzaldeko herritar euskaldunei zuzendua orokorrean egitasmo hau, baina bereziki urtean zehar 18 urte betetzen dutenei begira, D ereduko eskola euskaldunetan hezitakoei. Helburua, aipatutako guztiak animatzea gidabaimena euskaraz ateratzera, eta horretarako, Buruntzaldeko herrietako autoeskolek eskaintzen dienaren berri ematea.
Bestalde, autoeskoletako jabeak zerbitzua euskaraz ematearen balioaz jabearaztea eta zerbitzu osoa euskaraz ere eman ahal izateko partaide egitea ere ahalbideratu da.
2012an autoeskoletako egitasmo honen hirugarren urteari ekin zaio. Egitasmoan parte hartzea erabaki zuten autoeskolak formazioa euskaraz eman ahal izateko materialez hornitzen laguntzea, horretarako diru-laguntzak eman ziren 2009-2010 ikasturtean.
Erabilitako euskarrien artean: gidabaimena euskaraz ateratzeko programa multimediak zein testu liburuak jarri ziren autoeskolek ikasleen eskura. Beste alde batetik, kartelak eta diptikoak ere banatu ziren egitasmoaren komunikazioa bideratzeko.
Atzo, egitasmoaren sustapen gisa, zozketa egin zen. Urte osoan zehar gidabaimena euskaraz atera dutenen artean, autoeskola bakoi-tzeko sari bat izan delarik. Saria gidabaimenaren atal teorikoa doan ateratzea izan da.
Pauso gehiago
Gero eta gehiago dira azken urteotan Buruntzaldean gidabaimena euskaraz atera dutenak. 2010ean 34 izan ziren azterketa gainditu zutenak eta 2011ean 60. Hala ere, atzoko prentsaurrekoan azaldu zutenez oraindik ere, badago zereginik. «Pauso txikiak emanez, aurrerapausoak nabarmenak dira. Urtebetean gidabaimena euskaraz atera dutenen datuak ia bikoiztu egin dira. Hala ere, gidabaimena euskaraz atera dutenak euskaraz ikasketak euskaraz egiten dituztenekin alderatuta, aldea nabarmena da».
Aurrera begira, etorkizunean egin beharreko lanen artean sustapena dago, gero eta gazte gehiagok atera dezan gidabaimena euskaraz, baita gero eta aztertzaile gehiagok euskaraz jakitea ere. Erakunde desberdinen arteko elkarlana ere aipatu zuten, «garrantzitsua da egitasmo honetan erakunde desberdinek bat egitea: Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Trafiko Ministeritza...».
Usurbilen saritua
Buruntzaldeko autoeskoletan 2011n gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz atera dutenen artean zozketa egin zen. Usurbilen Solozabal Autoeskolan dago gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera eta bertan aritutako Ander Izeta herritarra izan zen zozketan saritua. Saria azterketa teoriko baten balioa dirutan izango da.
2012an gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ateratzen dutenek ere aukera izango dutela zozketa berri batean parte hartzeko.
En Tuenti
Gidabaimena euskaraz atera zutenen kopuruak gora egin zuen 2011n

Artzabalgo prentsaurrekoan egitamo honen berri eman zuten.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.