diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Ekitaldiz betetako Santa Ageda bezpera aurtengoa

ZESTOA

Ekitaldiz betetako Santa Ageda bezpera aurtengoa

Lujanbio eta Egaña arituko dira larunbateko bertso afarian

02.02.12 - 02:02 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Larunbatean ospatuko den Santa Ageda bezpera egun handia datorkigu, ekitaldi berezi ugari izango baititugu.
Batetik, Xabier Unanuek egin edo osatu duen 'Santa Ageda koplak Zestoan' liburuaren aurkezpena izango da. Bestetik, egungo bi bertsolari handienekin bertso afaria izango da Gure Txokoa elkartean. Aurten, larunbata izanik, koplariek ere ibilbide berezia egingo dute.
Aurten, goiz eta arratsaldez arituko da Santa Ageda bezperako taldea; goizean, bi talde ezberdinetan banatuta batzuk Endoia aldera joango dira eta besteak Etorra bailarako baserriak pasako dituzte. Talde bateko bertsolariak Millan Telleria eta Aitor Salegi izango dira, eta beste taldean Oskar Alberdi eta Garikoitz Lopetegi arituko dira.
Gero, arratsaldean, denak bat egin eta Akoa bailaran ibiliko dira lehendabizi eta jarraian herriko kaleetan arituko dira koplak abestu eta ALCER Giltzurrun Gaixoen elkartearentzat dirua biltzen.
Aurkezpena eta bertso afaria
Liburuaren aurkezpena arratsaldeko 20:30ean izango da, Gure Txokoa elkartean. Ekitaldian, Leire Etxeberria (Zestoako alkatea), Xabier Euzkitze, Jabier Kalzakorta eta Xabier Unanue bera arituko dira. Esan, azken 20 urteetako Zestoako bailara ezberdinetan zein herrian abestu diren Santa-eskeko kopla onenak jasotzen direla bertan, eta nolabait, labur bada ere, ohitura zahar honen nondik norakoak azaltzen zaizkigula. Jarraian, bertso afaria izango da, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolari txapeldunekin.
Gexalari omenaldia bihar
Baina larunbata ederra badator ere, bihar, bihar ostiralez izango dugu aperitibo goxo bat,'Santa Ageda koplak Zestoan' DVD-aren aurkezpena egingo baita Kultur Etxean, 19:30ean. DVD honetan Jexux Izeta 'Koiote'k (super 8 formatuan) eta Jokin Orbegozok ateratako irudiak ikusi ahal izango ditugu.
Horrez gain, hainbeste urtetan etengabean Santa Ageda taldeari laguntzen aritu den Luis Mendizabal 'Gexala'ri eskerrik zintzoena eskaintzeko asmoz omenaldi xume bat egingo zaio ekitaldi berean.
En Tuenti
Ekitaldiz betetako Santa Ageda bezpera aurtengoa

Aurtengo Santa-eske eguna handienetan handienetakoa izango da. :: ARRIZABALAGA

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.