diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Behin behineko onespena 2012ko Udal aurrekontuei

GETARIA

Behin behineko onespena 2012ko Udal aurrekontuei

Bildu eta Aralarren alde bozkatu zuetn; EAJ abstenitu egin zen

02.02.12 - 02:02 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
2012rako Udal aurrekontuek behin behineko onarpena jaso zuten astearte arratseko ez ohiko Udalbatzarrean, hauen osaketan parte hartu duten Bildu eta Aralarreko zinegotzien aldeko bozkarekin (5+1) eta EAJko bost zinegotzien abstentzioarekin (hauetan parterik izan ez dutela eta). Aurrekontuak boletinean publikatu eta alegazioak aurkezteko dagoen 15 eguneko epean azterketa sakonagoa egin eta euren hemendakinak aurkeztuko dituztela aurreratu zuten hauek.
2012rako Udal aurrekontua guztira 3.146.896,86 eurokoa da, gastu eta sarrerak orekatuz, gastuetan ajusteak eginez bizi dugun krisi egoerara eta herriaren ahalmenetara egokitzeko eta austeritatea oinarri hartuz, aurrera begira ere ajuste gehiago egin beharko dela azpimarratu zuelarik gobernu taldeak.
Aurrekontu hau lantzerakoan, Bildu eta Aralarren arteko elkarlana izan da, ez horrela EAJrekin azken hauek salatu duten bezala. Hala ere, behin-behineko aurrekontu hau irekia da, eta datozen egunetan jasoko dituzten proposamenekin osatzeko asmoa dutela iragarri dute Bildutik. Hauek aitortzen dute, EAJk salatu bezala, kaltzadorearekin kuadratutako aurrekontuak direla, bizi dugun krisi egoerak hala eskatuta eta aurkitutako egoerari aurre egiteko ajustatzea eta orekatzea tokatu zaiela austeritatearekin jokatuz eta horixe egin dutela aurrekontu orekatua lortuz.
Aurrekontu honek bai izan du Aralarreko zinegotzi bakarraren parte-hartzea eta oneritzia, Bilduren eskutik elkarlanerako jasotako gonbitea eskertuz eta eskatuz bide hau (bide egokia eurentzat) gehiago zabaltzeko. Aurrekontua osatzeko mugak daudela onartzen du honek, austeritatearekin jokatu behar dela, baina inbertsioak modu egokian planteatu direla, inbertsio bakoi-tza bere finantziazio planarekin.
EAJk bere aldetik, bere ezadostasuna azaldu zuen, batetik aurrekontuak eratzeko Bilduk jarraitutako estratejiarekin, dokumentazioa berandu emanez eurei eta oposizioko alderdi nagusia izanik (zinegotzi kopuru berdinarekin) beraiekin eseri ere ez direlako egin aurrekontuak osatzeko, eta bestetik kaltzadorez kuadratutako aurrekontuak iruditzen zaizkielako, lehen balorazio baten ostean, sakonago aztertu eta hemendakinak aurkeztuko dituztela iragarriz.
Epeak eta herri aurkezpena
Momentuz, behin behineko onarpena jaso dute aurrekontu hauek Udalbatzarrean. Gipuzkoako Boletin Ofizialean pubikatuko dira orain eta ondoren 15 eguneko epea zabalduko da herritarrek zein alderdiek auren alegazio eta proposamenak aurkezteko.
Herritarrei aurrekontu hauek ondo azaltzeko datorren asteartean herri aurkezpena egiteko asmoa aurreratu zuen Aitor Irigoienek (Ogasun gaietako zinegotziak) Bilduren izenean, aurrera begira eta denbora gehiagorekin, partehartze mahaien bidez alderdi guztien, herriko entitateen eta herritarren partehartzea sustatuko dutela gaineratuz hurrengo urteetako aurrekontuak osatzerakoan.
Gastuak murrizteko apostua
Sarrerak ere murriztuko direnez, 2012ko aurrekontuetan austeritatearen eta gastuak murriztearen aldeko apostua egin da, goi karguen soldatak jaitsiz (liberatu bakarra alkatea, eta honen soldata ere hiru mailatan jaitsi da), zinegotzien asistentziengatik dietak jaitsiz, parke eta lorategien mantenimendu gastuak jaitsiz, eta eskilara mekanikoen gastuan ere jaitsiera planteatuz, besteak beste.
En Tuenti
Behin behineko onespena 2012ko Udal aurrekontuei

Udalbatza. Bildu (5), EAJ (5) eta Aralarreko (1) zinegotziek osatua.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.