Nafar jokoen baitan, bihar ostirala hiru pilota partida jokatuko dira Goizuetako pilotalekuan. Arratsaldeko 6etan hasita, 3. mailako benjaminak arituko dira. Umore Onako Beñat Apezetxea eta Adur Alsua Erreka Hko bikotearen aurka. Ondoren, 2. mailako Unax Alsuak eta Ander Mugikak, benjaminak, Mendillorri Ako ordezkariak ziango dituzte aurrez aurre. 2. mailako alebinak Manex Ape-zetxea eta Eñaut Apezetxea Aranpilotakoen aurka.
Bihar, baina Burlatan, arratsaldeko 6etan hasita, Iker Salaberria infantilak 1. maila, - Andoni Agirre ondoan duela Tafallako PP. Sansebastianeko ordezkarien aurka arituko dira.
Larunbatean, berriz, Lekunberrin, goizeko 10:30ean hasita, alebinetan, 3. mailan, Ioritz Elizegi eta Iker Miranda Larraungo ordezkarien aurka arituko dira. Zizur Nagusian, goizeko 10etan, Umore-Ona elkarteko alebinak, 1. mailakoak, Aitor Aizkorbe eta Antton Apeze-txea Ardoi A pilotariekin neurtuko dira. Larraintzarren ere izango dituzte partidak goizuetarrek. Larunbatean, arratsaldeko 5etan hasita kasu honetan, infantilak 3. mailakoak, Asier Huicik eta Ekaitz Loiartek, Buruzgain taldekoek izango dituzte aurrez aurre.
Igandean, Malerrekako Txapelketaren baitan, Iruritan, Aitor Aizkorbe eta Antton Apezetxea alebinak Kintana - Santamaria Paz Zigandako pilotarien aurka. Lesakan, infantiletan, Iker Salaberria - Ventura (Umore-Ona - Zugarralde) Zugarraldeko Mugiro-Eskirozen aurka. Zizur Nagusian, Eskuz Banaka, Umore-Onako Ander Mugika benjamina eta Eñaut Apezetxea alebina hurrenez hurren partidak izango dituzte.
Emaitzak
Azken asteburuko emaitzen inguruan berriz, esan, Beñat Apezetxea eta Adur Alsuak galdu egin zutela 18-11 Larraungokoen aurka. Unax Alsuak eta Ander Mugikak 18-16 irabazi zuten Buruzgainen aurka. Ioritz Elizegik eta Iker Mirandak 18 Aralar Mendikoak 8. Errekakoek 18-10 irabazi zuten Manex Apezetxea eta Eñaut Apezetxeari. Aitor Aizkorbe eta Antton Apezetxea 18-Ardoi 7. Asier Huici eta Ekaitz Loiarte 14- Ardoi 18. Iker Salaberria - Andoni Agirre 18 Beraza - Mariezkurrena 17.Malerrekako Txapelketan: Unax Alsua - Ander Mugika 14- Ugartemendia - Perurena 18. Iker Salaberria - Ventura 18- Luzuriaga - Luzuriaga 10.Zizur Nagusian, Iker Salaberria 18 - Aurrekoetxea 11.