diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Iradokizun bat kultura zinegotziari

BUZOIA - PASAIA

Iradokizun bat kultura zinegotziari

01.02.12 - 02:19 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
:: HODEI COLINA. Ekimen falta egozten diote Pasaiako udaleko oposizioko alderdiek agintean dagoen Bildukoei.
Ez ditut gertutik jarraitzen udaleko kontuak beraz ez dagokit niri aztertzea zenbaiteraino den egia alderdi hauen salaketa, baina bistakoa da bizi dugun krisialdi latz honek neurri handi batean mugatu egiten duela udalaren jarduera. Dena den, Kulturaren arloan zentratuz eta ni bizi naizen barrutiari dagokionez, San Pedro, nabariak dira Kultur programazioan dauden hutsuneak eta eskerrak bertako elkarteen ekimenari zeren bestela gureak jai luke, gurea kultur basamortua litzateke.
Hutsunea are handiagoa da helduei zuzendutako ekitaldiei dagokienez, izan ere ba ote dago besterik urtero antolatzen den umorezko antzerki jaialdiaz aparte? Ez ote legoke Erti bezalako aretoa bat edukita formato txikiko ekitaldirik antolatzerik? Musikazko sesio akustikoak, antzerkia, zine sesioak, bertso saioak, hitzaldiak...?
Eta zinea aipatu dudanez, ez legoke gaizki bertara ekartzea joan den urte bukaeran Telmo Esnal eta Asier Altunak, gure bi sanpedrotar txit prestuek eginiko bi pelikulak, 'Urte berri on Amona' eta 'Bertsolari' dokumentala, horren harrera beroa izan zutenak, batak zein besteak, nahiz eta Goya sarietatik baztertuta geratu diren, modu bidegabean.
Penaz geratu ginen hainbat eta hainbat 'Bertsolari' ikusi ezinik, izan ere, hiru aste baino ez zituen iraun karteldegietan. Donostian ez ezik makina bat herritan ibilia da Asier bere dokumentala aurkezten, Tolosa, Madril, Igorre, Beasain, Gasteiz... Ez ote da garaia iritsi San Pedron, bere herrian ere aurkezteko? Sanpedrotarrok zinez eskertuko genizuke, Juan Ramon Cano jauna, Kultur departamentuko zinegotzi arduradun hori, saiatuko baziña San Pedrora ekar-tzen aipatu bi filmak. Ez diezazutela ekimen falta egotzi.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.