diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Etxebizitza politika integrala diseinatu eta aurkeztu du Udalak

OIARTZUN

Etxebizitza politika integrala diseinatu eta aurkeztu du Udalak

Olaldeko babestutako etxebizitzak martxoan zozkatuko direla aurreratu du

01.02.12 - 02:14 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Datozen urteetarako Oiartzunerako etxebizitza politika planteatu du Udalak. Ardatz ezberdinak izango ditu, beti ere etxebizitza eskuratzea ahal den neurrian herritarrei errazteko asmoz: etxebizitza babestuak, etxe hutsak alokairuan merkaturatzea, alokairu soziala, etxebizitza handien zatiketa, kooperatibak bultzatzea.
Joan den astean politika hauen aurkezpenean aipatu zuen Oiar-tzungo Udalak esfortzu handia egin duela herrian babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko. Horien artean, azken urteetako erronka handienetakoa Altzibarko Olalde eremuko promozioa da.
Martxoan, Olalden eraikiko diren babes ofizialeko 90 etxebizi-tzen zozketa egingo du Udalak. Dagoeneko jendaurrean dago zozketan parte hartuko dutenen zerrenda, behin-behinean. www.oiar-tzun.org web orriko Iragarki Taulan daude zerrenda guztiak ikusgai. Otsailaren bukaera aldera arte egin daitezke erreklamazioak.
Oiartzuarra izatea eta Etxebidek babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko markatutako diru-sarrerak edukitzea izan da zozketan parte hartzeko jarritako baldintza. 460 lagunek betetzen dituzte bi baldintza horiek. Zozketa ostiral arratsalde batez egingo da udaletxeko areto nagusian.
Martxoa aldera, baita ere, Olaldeko eremuan eraikiko diren tasatutako 42 etxebizitzetako bat eskuratu ahal izateko izen-ematea jarriko da martxan. Izen-emate hau Udalaren Etxebizitza Bulegoan egin beharko da.
Tasatutako etxebizitzak babes ofizialeko etxebizitza bat eskura-tzeko diru-sarrerak gainditu baina salmenta libreko etxebizitza erosteko zailtasunak dituztenentzako pentsatutako promozioak dira. 9.000 eta 50.700 euro arteko diru-sarrerak dituzten eta beren jabe-tzako etxebizitzarik ez duten herritarrek eman dezakete izena Olaldeko etxebizitza tasatu bat eskuratzeko. Azken 15 urteetan gutxienez bost urtez Oiartzunen erroldatua egon izana izango da bat eskuratzeko baldintza.
Alokairuaren lehentasuna
Bestalde, Oiartzungo Udalak onartu duenez, «alokairu sozialak bul-tzatzea eta sustatzea interesgarria eta lehentasunezkoa da». Udala alokairu sozialak bultzatzeko egitasmoak aurrera ateratzeko aukerak aztertzen ari da. Honela, «herrian erreserbatuta dauden eremu dotazional batzuetan alokairu sozialeko etxebizitzak garatzeko dauden aukera errealak aztertzen ari gara», diote udal arduradunek.
Dagoeneko Udala lantzen ari den ildoetako bat etxebizitza hutsak alokairuan merkaturatzea da. Lehenengo urrats moduan, azterketa bat egin du Udaleko Etxebizitza Bulegoak, herrian dauden etxe hutsen kopurua zehazteko. Oraingoz, 130 inguru identifikatu dira.
Oiartzungo etxebizitza eta baserri handiak ere aukera eskain-tzen dute zatituz etxebizitza kopurua gehitzeko eta herrian dagoen problematikari beste irtenbide bat emateko. Hori posible egiteko ordenantza ere lantzen ari da Udala.
En Tuenti
Etxebizitza politika integrala diseinatu eta aurkeztu du Udalak

Aiora Perez de San Roman alkatea, Asier Legorburu eta Irati Etxebeste zinegotziak, Enekoitz Markos teknikariarekin. :: ERROTAZAR

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.