diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo

BAI HORIXE

Nisargadatta

01.02.12 - 02:13 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Jexux Bizargorri eta zutabekide hori: behin honetara ezkero, zutabea ez ezik, erdibana egin beharko ditiagu irakurketak ere.
Hara. Nisargadattaren liburu bat leitzen ari nauk, gozatuz eta luzatuz, gaztelaniaz: 'Yo soy eso'. Maratheraz idatzi zuan jatorrizkoa (jakingo duk: Indiakoa duk hizkuntza hori). Elkarrizketa-liburua duk: galderaz eta erantzunez osatua. Garai bateko dotrinak nola? Baina erabat bestelakoa. Ea asmatzen dudan azaltzen.
Nisargadatta (Bombay, 1897-1981) neurriz kanpoko gizona izan zuan, jakinduriaz jantzia. Bidi izeneko zigarrotxoak eginez eta salduz atera zian bizimodua eta familia aurrera: emaztea eta lau seme-alaba. Baina jendea -mundu guztiko jendea-, zigarroak erostera bainoago, harekin hitz egitera joaten omen zuan. Hark marathera besterik jakin ez, eta sarritan itzultzaileek egin behar bitartekotza.
Hain zuzen, jendearen eta Nisargadattaren arteko hizketaz zagok liburua egina, jakinduriaz blai. Bide batez: jakingo duk jakintza ikas daitekeela, baina jakinduria ez. Bai: susmagarria duk gutako askorentzat Ekialdeko jakinduria. Horregatik, badaezpada, beste liburu bat leitu nian aurretik: Mónica Cavalléren 'La sabiduría de la no-dualidad. Una reflexión comparada entre Nisargadatta y Heidegger'. Harrapa ezak. Ez nagok damutua. Erretiratuon kapritxoak!
Baina ez diat libururik utziko. Ez bata eta ez bestea. Izan ere, bi tonto klase gaudek munduan: liburu bat uzten dutenak eta liburua bueltatzen dutenak. Eta ez diat, lehenaz gain, tontoago izan nahi. Eta, aldi berean, ez diat eman nahi hiri tonto bihurtzeko aukerarik ere.
Segituko diagu, bidi bana errez.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.